Gizartea -

Gipuzkoa

Kalean edateko bilkura batean zeuden 38 pertsona salatu ditu Ertzaintzak Astigarragan

Igande goizaldean Ertzaintzak jasotako dei batek ohartarazi zituen agenteak Sagardoaren Museotik gertu gertatzen ari zenaz. Han berrogei bat gazte zeuden, kalean edaten.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 38 salaketa jarri ditu Astigarragan, gaur egun indarrean dauden osasun neurriak ez betetzeagatik. Izan ere, Sagardoaren Museoaren kanpoaldean, kalean edateko bilkura batean parte hartu zuten hainbat gaztek asteburuan.

Igande goizaldean Ertzaintzak jasotako dei batek ohartarazi zituen agenteak Sagardoaren Museotik gertu gertatzen ari zenaz. Han berrogei bat gazte zeuden, kalean edaten.

Pandemia kontrolpean izateko helburuarekin jarritako neurri bereziak ez betetzeak, kale-zurrutean aritzeak adibidez, arriskua ekar liezaioke osasun publikoari. Horregatik, kalean botilioia egin zuten gazteak identifikatu eta guztira 38 salaketa jarri zituen Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Astigarraga Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Gazteak Zehapenak Euskadin