Gizartea -

Koronabirusa

Iruñeko kale batzuk aldi baterako itxi dituzte asteburuan, jende pilaketengatik

Halaber, Udaltzaingoak 130 salaketa jarri ditu COVID-19ari aurre egiteko arauak ez errespetatzeagatik. Horrez gain, ostalaritzako establezimendu bat salatu dute.

Iruña (Nafarroa). Argazkia: EFE
Iruña (Nafarroa).
Iruña (Nafarroa). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan Iruñeko kale batzuk itxi behar izan dituzte aldi baterako, gauean izan diren jende pilaketen ondorioz, Udaltzaingoak astelehen honetan jakitera eman duenez. Halaber, 130 salaketa jarri dituzte COVID-19ari aurre egiteko arauak ez errespetatzeagatik.

Hain zuzen ere, kalean edateko deialdietan parte hartzeagatik, maskara ez erabiltzeagatik, segurtasun distantzia errespetatu gabe erretzeagatik edo sei lagunetik gorako taldeetan egoteagatik jarri dituzte salaketa gehienak.

Udaltzaingoak azaldu duenez, arauak bete ez dituzten pertsonak eguraldia lagun zutela bildu dira hiriko gune batzuetan. Ondorioz, agenteek "buru-belarri" aritu behar izan dute asteburu honetan, gauean bereziki.

Hala, larunbatetik iganderako gauean segurtasun neurriak indartu zituzten hirian, Foruzaingoaren laguntzarekin batera, herritar gehien bildu ziren eremuak kontrolpean izateko helburuarekin.

Testuinguru horretan, larunbateko 20:00etatik igandeko 06:00ak arte mota guztietako 83 esku-hartze egin zituzten agenteek. Besteak beste, 42 pertsona salatu zituzten kalean edateko deialdietan parte hartzea leporatuta, eta Comedias kalea hustu behar izan zuten, bertan bildutako pertsonek gutxieneko distantzia ez errespetatzeagatik.

Gainera, ostalaritzako establezimendu bat salatu zuten, arauak ez betetzea egotzita, eta, ondoren, lokal horren arduradunak poliziaren laguntza eskatu zuen, bertatik alde egin nahi ez zuten 60 pertsona inguru kaleratzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Gaixotasunak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Koronabirusa Iruñeko Alde Zaharra Alarma egoera Deseskalatzea Nafarroako Osasun Zerbitzua