Gizartea -

Eguzkia

Beroak hondartzetako edukiera betetzea ekarri du

Hala gertatu da Aritzatxun, La Arenan, Lagan, Areetan, Gorlizen eta Hondarribian. Gainera, Sopelan hondarrera iritsi nahi zutenen jende-ilarak sortu dira.

Sopelako hondartzan sartzeko ilara. Argazkia: EiTB
Sopelako hondartzan sartzeko ilara. Argazkia: EiTB
Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait hondartza, itxita: ilara luzeak Sopelakora sartzeko

1:21

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurko eguzkiaren eta beroaren ondorioz, hainbat hondartzetako edukierak bete egin dira, COVID-19aren pandemiagatik jarritako segurtasun neurriak direla eta.

Horixe gertatu da Bizkaiko Aritzatxun, La Arenan, Lagan, Areetan eta Gorlizen, eta baita Hondarribian (Gipuzkoa) ere.

Era berean, Ereagako, Lagako eta Plentziako hondartzetan, besteak beste, Ertzaintzak hesiak jarri ditu sarrera kontrolatzeko, eta horiek sortutako ilarek bisitariak gogaitu dituzte.

Pandemiari aurre egiteko neurriengatik, segurtasun distantziagatik batik bat, agintariek gehienezko edukiera zehaztu behar izan dute hondartzetan, eta bisitari batzuk etxera itzuli behar izan dira ura probatu ere egin gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Ertzaintza Getxo Hondartzak Hondarribia Muskiz Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Plentzia Albisteak Bermeoko hondartza