Gizartea -

KORONABIRUSA

514ra jaitsi da positibo berrien kopurua EAEn, eta 281era Nafarroan

Lurraldeka, 84 atzeman zituzten Araban, 264 Bizkaian eta 165 Gipuzkoan. Nafarroan hiru pertsona hil dira azken 24 orduotan gaitzarekin.

PCR probak. Argazkia: Efe
PCR probak. Argazkia: Efe
Koronabirusak goranzko joerari eutsi dio aste honetan

2:6

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEk 514 koronabirus kasu berri atzeman ditu azken 24 orduetan, bezperan baino 156 gutxiago, orduan 670 kasu positibo atzeman baitziren. Larunbatean 7.632 PCR proba egin zituzten, aurreko egunean baino 2.000 gutxiago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19arekin lotuta. Egun 61 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino bat gehiago.

Ostiralean, 7.632 PCR proba egin zituzten EAEn, eta horietatik 514ek eman dute positibo. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 84 kasu berri atzeman dituzte, Bizkaian 264 eta Gipuzkoan 165. 

EAEko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.

Nafarroak 281 kasu positibo atzeman ditu

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera, 281 kasu positibo berri atzeman zituen atzo Nafarroan, 2.364 PCR proba egin ostean (positiboak % 11,7).

Atzokoan gaixotasun horrekin lotutako 15 ospitaleratze berri izan ziren, horietako bat ZIUn. Gainera, COVID-19ak 86 urteko gizonezko bat eta 88 eta 93 urteko bi emakume hil ziren Nafarroan, eta, ondorioz, 545 pertsona hil dira guztira Foru Erkidegoan gaitzak jota.

Eskualdeka, Iruñean eta Iruñerrian izan dira positiboen % 53, Tuteran % 19 eta Lizarran % 9.

Atzemandako kasuen adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, 45-59 urteko taldea da nagusi (% 23), ondoren 15-29 urtekoa (% 22) eta 30-44 urtekoa (% 21). Ondoren, 15 urtetik beherakoen taldea, %16rekin, 60 eta 75 urte bitartekoena, % 10ekin, eta azkenik, 75 urtetik gorakoena, %7rekin. Kasu berrien batez besteko adina 37,4 urtekoa da.

Generoari dagokionez, %52 emakumezkoak dira, eta %48 gizonezkoak.

Nafarroako ospitale-sarean 132 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik 7 ZIUn daude, eta beste 18 etxean.

Gainontzekoak, 107 gaixo, plantan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez, eta COVID-19 eremuetan daude.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuta, gaur egun 12.827 dira.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du datorren asteartetik aurrera familiek SMS bidezko jakinarazpena jasoko dutela beren ikasgelan kasu positibo baten kontaktu estutzat jotzen dituzten ikasleei PCRa egiteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea