Gizartea -

KORONABIRUSA

31 hildako EAEn astebetean eta 661era igo dira azken orduetako positiboak

Nafarroan 196 kasu positibo zenbatu dituzte. EAEn, berriz, Araban 97 kasu berri detektatu dituzte, Bizkaian 312 eta Gipuzkoan 240. 12 kasu EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.

Gasteiz. Irudia: EiTB
Gasteiz
Gasteiz. Irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEk 661 koronabirus kasu berri erregistratu ditu azken 24 orduetan, bezperan baino 264 gehiago, atzo 397 kasu positibo atzeman baitziren. Asteartean, 9.906 PCR proba egin zituzten, astelehenean baino 3.070 gehiago.

Bestalde, abuztuaren 31tik irailaren 6ra bitartean metatutako datuen arabera, 31 pertsona hil dira astebetean COVID-19aren ondorioz.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19arekin lotuta, 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo. Egun 299 pertsona daude ospitaleratuta EAEn COVID-19aren ondorioz, horietako 52 zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino bi gehiago.

Asteartean, 9.906 PCR proba egin zituzten EAEn, eta horietatik 661ek eman dute positibo. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 97 kasu berri detektatu dituzte, Bizkaian 312 eta Gipuzkoan 240. 12 kasu, berriz, EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.

Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.

R0 indizea, gaixo batek kutsatu dezakeen pertsona kopurua adierazten duena, 1,02koa da, aurreko egunekoa baino lau hamarren gehiago.

Bizkaian, Bilbon 80 positibo berri atzeman dituzte, eta nabarmentzekoak dira azken 24 orduotan Getxon 40 positibo zenbatu dituztela, eta 23 izan dira Barakaldon, 18 Santurtzin eta 13na Mungian eta Erandion.

Araban positibo berri gehienak (97tik 88) Gasteizen bildu dituzte berriro. Gipuzkoan, aldiz, Donostian 99 kasu zenbatu dituzte, Irunen 19, Errenterian 18, Andoainen 9, Arrasaten 8 eta beste horrenbeste Lasarte-Orian.

Adinari erreparatuz gero, positibo gehien 40-49 adin-tartean erregistratu dira (115 kasu berri), eta, ondoren, 50 eta 59 urte bitarteko pertsonen artean (100 kasu berri).

Gainera, 84 kasu atzeman dira 10 eta 19 urte bitarteko adin-taldean, eta 80 kasu 20 eta 29 urte bitarteko pertsonen artean. Bederatzi urtetik beherakoen artean, 52 kasu daude. 30 eta 39 urte bitarteko gaixoen artean 68 kasu erregistratu dira, eta beste 61 kutsatu berri 60 eta 69 urte bitarteko biztanleen artean.

Adinekoen taldean, 33 kasu berri erregistratu dira 70 eta 79 urte bitarteko pertsonen artean, eta 41 positibo egon dira 80 eta 89 urte artekoen artean. Halaber, 24 kasu berri atzeman dira 90 urtetik gorako pertsonetan.

Erabiltzaileen bi heriotza berri Bizkaiko egoitzetan

Bizkaiko adinekoen egoitzetako bi erabiltzaile hil dira azken bi egunetan. Beraz, 30 pertsona hil dira zentro horietan COVID-19aren pandemiaren bigarren olatuan, Foru Aldundiak jakitera eman duenez.

Atzo arte Bizkaiko egoitzetan egindako PCR probetan, 134 positibo atzeman dituzte, duela bi egun baino bi gutxiago, eta 15 pertsona ospitaleratu dituzte, bi gutxiago.

Bizkaiko egoitzetako langile kutsatuei dagokienez, 111 positibo daude, duela bi egun baino 20 gehiago, eta beste 67 isolamenduan daude, nahiz eta COVID-19aren baieztapenik ez izan; hau da, 12 gutxiago.

Gaur egun, egoiliar kaltetuak dituzten 10 zentro daude: Zamudioko Truiuondo (11), Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti (16), Barrikako Elorduy (30), Bilboko Ballesol (8), Elorrioko Asistentzia Zentroa (11), Sestaoko Albiz Santiago Llanos (15), Bilboko DomusVi Miraflores (12), Mungiako San Jose Etxe Alai (19), Bilboko Erruki Etxea (12) eta Bakioko Zuetxe (5).

Gainera, koronabirus kasuak artatzeko Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak 95 pertsona ditu. Horietatik 68 egoitzen sareko erabiltzaileak dira, eta 27, berriz, hauskortasun egoeran daude, eta berrogeialdia egiten ari dira ospitaleratu ondoren.

Ostiralean, Aldundiak dispositibo bat jarriko du Mungiako frontoian, Mungialdeko eta inguruko udalerrietako adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 20 zentro soziosanitariotako (egoitzak eta eguneko arreta) profesionalei prebentziozko baheketa bat egiteko.

Arabako egoitzek bederatzi positibo berri jaso dituzte

Gasteizko adinekoentzako egoitza pribatuek beste bederatzi kasu positibo erregistratu dituzte azken orduotan,.

Arabako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, kutsatutako bost pertsona atzeman dituzte Jesus Guridi egoitzan.

Tagore zentroan bi pertsona gehiago daude kutsatuta, eta, beraz, guztira 11 pertsonak eman dute positibo.

Collisee Miñaon beste bi kasu jakinarazi dituzte, aurretik baieztatutako hirurei gehituta.

Gipuzkoako egoitzek bi positibo berri batu dituzte

Gipuzkoako zaharren egoitzen foru sareak COVID-19aren bi positibo berri zenbatu ditu azken orduetan, horietako bat Errenteriako Jesusen Bihotza zentroan eta bestea Donostiako Alai-Etxean.

Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaur egun 53 kasu aktibo daude Gipuzkoako adinekoen zentroetan.

Gainera, hiru adinekok patologia hori gainditu dute, eta lau hil egin dira pandemiaren bigarren bolada hasi zenetik, abuztuaren 11n.

Gaur egun, lau dira COVID-19aren kasu aktiboak dituzten adinekoen egoitzak: Anaia Garate – Donostiako San Inazio (2), Hernaniko Santa Maria Magdalena (29), Errenteriako Jesusen Bihotza (15) eta Donostiako Alai-Etxe (7).

Bestalde, bederatzi dira oraindik ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 29 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatzen, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko zentroan.

Nafarroak 196 kasu positibo zenbatu ditu azken orduetan

Nafarroak 196 kasu positibo berri zenbatu zituen astearte honetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, osasun sistema publikoan 2.298 PCR proba egin ostean, % 8,4 positiborekin.

Atzo, Nafarroako ospitaleetan 16 ospitaleratze berri zenbatu zituzten, eta horietako bat ere ez zen zainketa intentsiboetako unitatean izan. Astearte honetan ez da COVID-19aren pandemiak eragindako heriotzarik izan Nafarroan, eta, beraz, 540 heriotza izan dira orain arte.

Zonaldeka, Iruñerrian eta Eskualdean positiboen % 40 zenbatu dituzte, Tuteran % 29, eta Lizarran % 9.

Erregistratutako kasuen adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte artekoa da, kasuen % 28rekin; ondoren, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago, guztien % 23rekin. Ondoren, 30 eta 44 urte bitartekoena dago, % 19rekin; ondoren, 15 urtetik beherakoena, % 16rekin; gero, 60 eta 75 urte bitartekoena, % 11rekin; eta, azkenik, 75 urtetik gorakoena, % 3rekin. Kasu berrien batez besteko adina 36,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 gizonak dira eta % 49 emakumeak.

Nafarroako ospitale-sarean 117 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin, horietako zortzi zainketa intentsiboetako unitatean daude eta beste 15 etxean. Besteak, 94 paziente, gela arruntetan daude.

Birusaren infekzioek Nafarroan metatutako intzidentziari dagokionez, atzoko kasuak gehituz gero, 11.598 dira gaur egun.

Gaur egun, Osasun Sistema Publikoko 36 osasun-langileri eragiten die koronabirusak, hau da, 12.400 langile ingururen % 0,29ri. Azken astean, abuztuaren 1etik 8ra bitartean, 23 profesional izan dira COVID-19aren eraginpean.

Osasun Ministerioak 8.866 kasu berri jakinarazi ditu, 4.410 azken 24 orduetan

Osasun Ministerioak COVID-19aren 8.866 kasu jakinarazi ditu asteazken honetan, eta horietatik 4.410 diagnostikatu dituzte azken 24 orduetan, astearteko 3.168 kasuen aldean. Guztira, 543.379 pertsonari diagnostikatu diete koronabirusa Espainian.

Heriotzei dagokienez, Salvador Illa buru duen sailak argitaratutako txosten berriak 34 hildako gehiago izan ditu, 246 azken astean. Hala, COVID-19ak Espainian eragindako heriotzen kopurua 29.628ra igo da.

Gaur egun, 8.398 paziente daude Espainia osoan COVID-19ak ospitaleratuta, eta 1.131 zainketa intentsiboetako unitateetan; hala ere, azken 24 orduetan 1.107 ospitaleratze eta 884 alta izan dira. Koronabirusak okupatutako oheen okupazio-tasa % 7,3koa da.

Era berean, Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, azken 7 egunetan 2.060 ospitaleratze izan dira (138.410 birusa Espainiara iritsi zenetik) eta 171 Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Pandemia hasi zenetik, 12.660 pertsona ospitaleratu dituzte unitate horietan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Nafarroako Osasun Zerbitzua