Gizartea -

KORONABIRUSA

Azagrako Francisco Arbeloa ikastetxeko Lehen Hezkuntzako talde bat isolatu dute

Gainera, Barañaingo Los Sauces ikastetxe publikoko Haur Hezkuntzako zikloko 3 urteko lau ikasle isolatuta egon beharko dira arrazoi beragatik, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Azagrako Francisco Arbeloa ikastetxea. Argazkia: Google maps.
Azagrako Francisco Arbeloa ikastetxea.
Azagrako Francisco Arbeloa ikastetxea. Argazkia: Google maps.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azagrako (Nafarroa) Francisco Arbeloa ikastetxeko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako talde bateko ikasleak irailaren 15era arte egongo dira etxean isolatuta, koronabirus kasu positibo bat dagoela baieztatu eta gero.

Era berean, Barañaingo Los Sauces ikastetxeko Haur Hezkuntzako zikloko 3 urteko lau ikasle isolatuta egon beharko dira arrazoi beragatik, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Azagrako ikastetxearen kasuan, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasle bat da; joan den ostiralean, irailaren 4an, joan zen eskolara, eta positibo eman du PCR proban; beraz, 22 ikasle konfinatu dituzte.

Barañaingo Los Sauces ikastetxe publikoak astelehenean ireki zituen ateak, eta kasu positiboa 3 urteko ikasle batena da.

Kasu honetan, oraindik harrera-aldian zegoenez, haurra taldea osatzen duten 12 ikasleko beste lau ikaslerekin bakarrik egon zen harreman estuan, guztiak ez baitira batera joaten, eta, beraz, horiek bakarrik egon beharko dute konfinatuta.

Bizikidetza-talde egonkorrak direnez, harreman estutzat jotzen dira taldeko kide guztiak.

Kasuak baieztatu ondoren, abian jarri da Osasun Sailaren prozedura ikastetxeetako ikasleen artean COVID-19aren kasuak kudeatzeko. Prozedura horren barruan sartzen da ikastetxeko zuzendaritzak isolamenduan egon beharko duten ikasleen familiei jakinaraztea.

Familia guztiei jakinarazi diete asteazken honetan dei egingo dietela osasun zerbitzuek, koarentenaren hasieran lehen PCR probak egiteko.

Positibo ematen badute, baieztatutako kasu berriak izango dira, eta proba negatiboa bada, berrogeialdiarekin jarraituko dute, eta PCR proba errepikatuko diete baieztatutako kasuarekin azken harremana izan eta hamargarren egunean.

Ezezkoa bada, berrogeialdia amaitu eta ikastetxera itzuliko dira, eta positiboa bada, sintomarik gabeko kasu baieztatu bihurtuko dira, eta gutxienez 10 egunez isolatuta egon behako du, kontaktu estuak aztertuz.

Halaber, jarraipenaren uneren batean ikasleak COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak baditu, PCR egitea ere adieraziko dela xedatzen du Protokoloak.

Positiboa bada, infekzio aktiboarekin baieztatutako kasutzat hartuko dute, eta 10 egunez isolatuko dute kontaktu estuen azterketarekin. Negatiboa bada, koarentenarekin jarraituko du, PCR berria egingo den 10. egunera arte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Barañain azken ordukoa Koronabirusa