Gizartea -

ZALDIBARKO lur-jausia

Alberto Sololuzeren senide eta lagunek azken agurra eman diote Markinan

Hiletak hainbat pertsona bildu ditu; joan den abuztuaren 16an langilearen gorpuzkiak zabortegiko hondakinen artean aurkitu ostean egin dute elizkizuna.

Azken agurra Alberto Sololuzeri Markinan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Alberto Sololuzeren senide eta lagunek azken agurra eman diote
Alberto Sololuzeri azken agurra eman diote Markinan

1:42

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den otsailaren 6an Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian lur-jausia gertatu ondoren lurperatuta gelditu zen Alberto Sololuze langilea agurtu dute gaur senide eta lagunek Xemeingo elizan, Markinan.

Markinako bizilagunaren aldeko hileta elizkizuna arratsaldean egin dute, Sololuzeren gorpuzkiak abuztuaren 16an zabortegiko hondakinen artean aurkitu ostean.

Hondakin industrialen hondakindegian bertan lurperatuta dago Joaquin Beltran; lur-jausiaren ondoren lurperatuta geratu zen beste langilea da eta otsailetik bilatzen ari dira larrialdietako taldeak.

Beltranen senideak ere Sololuzeren hiletara joan dira ostiral honetan.

Zabortegi horretako hondakinen artean bi langileak desagertu izanak zirrara handia eragin du Euskadin; izan ere, herri-plataforma batek mobilizazioak antolatu izan ditu aldian-aldian, bi langileak aurkitzeko eta erantzukizunak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Lea-Artibai azken ordukoa Markina-Xemein Mendi-magaletako lur-jausiak