Gizartea -

Greba Hezkuntzan

Jantoki, garbiketa eta garraio zerbitzuetako sindikatuek ere grebara deitu dute

Sindikatuek salatu dute hilabeteak daramatzatela COVID-19ari aurre egiteko segurtasun plana negoziatzeko eskatuz, "baina enpresek ez digute inolako erantzunik eman, ezta Hezkuntza Sailak ere".

Emakume bat ikasgela bat garbitzen.
Emakume bat ikasgela bat garbitzen.
Emakume bat ikasgela bat garbitzen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntzako azpikontratetako langileak ere grebara deitu dituzte hilaren 15erako ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek.  

Sindikatuek ohar bidez azaldu dutenez, ikastetxeetako jantoki, garbiketa eta garraio zerbitzuetan ere grebara jotzea erabaki dute, “hain garrantzitsuak diren esparruetako segurtasun eta prebentzio neurriak negoziatu eta adostu ez direla kontuan hartuta”.

Azken hilabeteotan "hainbat aldiz" saiatu dira Hezkuntza Sailarekin eta azpikontratatutako enpresekin biltzen, koronabirusaren aurkako kontingentzia planak negoziatzeko asmoz. Alabaina, "orain arte ez digute inolako erantzunik, ezta informaziorik eman", salatu dute.

Abuztu bukaeran, Hezkuntza sailburuak iragarri zuen diru-sail osagarria bideratuko zutela ikastetxeetako garbiketa-zerbitzu indartzeko, "baina oso kontratazio gutxi egin dira eta gaixotasun bajak ez dituzte ordezkatzen", ohartarazi dute.

Jantokietan eta eskola-garraioan ere "baliabide gehiago jartzea, langile gehiago kontratatzea eta ratioak jaistea ezinbestekoa da, zerbitzua segurua eta kalitatezkoa izan dadin", erantsi dute.

Hezkuntza sektoreko "lanpostu guztiak" aintzat hartuta, aipatu zerbitzuetako sindikatuek ikasle eta langile guztien segurtasuna bermatuko duen "plan oso" bat negoziatzeko deia egin diote berriro Hezkuntza Sailari.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB Grebak EAE albisteak Lana Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Sindikatuak CCOO UGT Steilas Lan gatazkak Koronabirusa ESK sindikatuaren azken ordukoa