Gizartea -

Koronabirusa

Baliteke Ipar Euskal Herriak isolamendua zazpi egunera murriztea

Ostiral honetan hartuko dute erabakia osasun egoera aztertzeko egingo duten Defentsa eta Segurtasun Kontseiluan.

Baliteke Ipar Euskal Herriak isolamendua zazpi egunera murriztea. EFEren artxiboko irudia
Baliteke Ipar Euskal Herriak isolamendua zazpi egunera murriztea
Baliteke Ipar Euskal Herriak isolamendua zazpi egunera murriztea. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako zientzia batzordeak babestu du isolamendua 14 egunetik 7ra murriztea, astearte honetan Olivier Veran Osasun ministroak jakinarazi duenez. Beraz, neurria onartuko balute, Ipar Euskal Herrian astebeteko isolamendua egin beharko lukete.

"Isolamendua bi astetik astebetera murriztearen alde agertu da aholkularitza erakundea", esan du France Inter irrati kateak.

Bestalde, Veranek berak argitu du erabaki hori ez dutela ikuspegi ekonomiko batetik hartu. "Sintomak agertzen direnetik edota positiboa atzematen denetik, asko jota, bost egunera gertatzen dira kutsatze gehienak. Hortik aurrera, kutsatzeek nabarmen egiten dute behera", azaldu du.

Gainera, onartu du askok ez dutela isolamendua betetzen, baina "koarentena laburtuz gero", errazagoa litzatekeela neurriak betetzea.

Veranen esanetan, adituen arabera, bost egun igarota, gaixo daudenen % 5ek soilik dute kutsatzeko arriskua, eta "arrisku hori ez da handia".

Dena dela, erabakia ostiral honetan hartuko du Frantziako Gobernuak, osasun egoera aztertzeko egingo duten Defentsa eta Segurtasun Kontseiluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Frantzia Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusa