Gizartea -

GERTAKARIA

Pertsona bat atxilotu dute Karrantzako tiroketarekin zerikusia duelakoan

Liskarra larunbat gauean jazo zen, eta bi pertsona zauritu ziren.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen igande arratsaldean Karrantzan (Bizkaia), bezperan gertatutako tiroketarekin zerikusia duelakoan, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Iturrion arabera, larunbatean 21:00ak aldera gertatu zen tiroketa. Antza denez, liskarra sortu zen pertsona batzuen artean, eta Ertzaintza iritsi zenean bi lagun zaurituta aurkitu zituen. Erasotzaileak alde eginda zeuden ordurako.

Zauri arinak zituztela zirudien arren, Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten, anbulantzian.

Ertzaintzak ikerketa ireki zuen, eta, horren ondorioz, pertsona bat atxilotu zuen igande arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Enkartazioak gaur