Gizartea -

GARRAIO PUBLIKOA

Neguko ordutegia Euskotrenen tren eta metro lineetan, astelehenetik aurrera

Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola garaira eta lan arrazoiengatiko joan-etorrietara egokitzea da. Gaueko zerbitzuak murriztuta jarraituko du, dena dela.

Hendaia-Lasarte-Hendaia izango da aldaketak izango dituen lineetako bat.
Hendaia-Lasarte-Hendaia izango da aldaketak izango dituen lineetako bat.
Hendaia-Lasarte-Hendaia izango da aldaketak izango dituen lineetako bat.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenek neguko ordutegia jarriko du martxan bere tren eta metro linea guztietan astelehenean, irailaren 7an. Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola garaira eta lan arrazoiengatiko joan-etorrietara egokitzea da. Trenen neguko ordutegiarekin batera, Usansolo-Galdakaoko ospitalerako autobus loturaren ordutegia ere astelehenean sartuko da indarrean, Euskotrenek jakinarazi duenez.

E1 Matiko/Amara/Matiko, E2 Hendaia/Lasarte-Oria/Hendaia, E3 Lezama/Kukullaga-Etxebarri/Lezama, E4 Bermeo/Matiko/Bermeo, E5 Altza/Amara/Altza tren lineek eta Matiko/Kukullaga-Etxebarri/Matiko metro lineak ez dute aldaketa handirik izango 2019-2020 neguarekin alderatuta baina gaueko zerbitzuak murriztuta jarraituko du, COVID-19ari eusteko neurriak direla eta.

Zehazkiago, E1 Bibo-Matiko/Donostia-Amara linean, Bilbo eta Amara arteko ibilbide osoa egunero egingo da, bi noranzkoetan. Zatika, Zaldibar/Durango eta Matiko artean, zerbitzua 30 minutuan behin eskainiko da lanegunetan, baina goizean goizetik tren erdi-zuzenak mantenduko dira. Asteburuetan, trenak ordu batean behin ibiliko dira tarte horretan.

Eibar eta Ermua artean hiruzpalau trenen maiztasuna mantenduko da. Zumaia eta Amara artean ordu erdian behin izango dira trenak lanegunetan, eta goizean goizetik bi tren gehiago egongo dira (irteerak 07:11ean eta 08:11ean). Asteburuan trenak orduan behin ibiliko dira tarte horretan.

E2 Hendaia/Lasarte-Oria/Hendaia linean, trenak ordu erdian behin ibiliko dira bi noranzkoetan. Hala ere, lanegunetan, Irun eta Lasarte-Oria arteko trenen maiztasuna 15 minutukoa izango da bi noranzkoetan egun osoan zehar, azken trenetan izan ezik, 30 minutuan behin ibiliko baitira. Larunbat goizetan trenak egongo dira Amara eta Irun artean 30 minutuan behin goizez eta 15 minutuan behin arratsaldez; igande eta jaiegunetan 30 minutuan behin izango dira.

Lanegunetan, E5 Altza/Amara/Altza lineako trenak 15 minutuan behin ibiliko da, larunbat arratsaldeetan bezala. Halere, larunbat goizetan, igandeetan eta jaiegunetan, zerbitzua 30 minutuan behin eskainiko da.

E3 Kukullaga-Etxebarri/Lezama lineari dagokionez, lanegunetan, trenak 15 minutuan behin ibiliko dira, eguneko azken trenak izan ezik (30 minutuan behin). Larunbat, igande eta jaiegunetan, tren bat eskainiko da 30 minuturo. Aldaketa horiek bi noranzkoei eragingo diete. Linea hori, lanegunetan Lutxana eta Sondika artean eskaintzen den zerbitzuarekin osatuko da.

E4 Bermeo/Matiko lineako trenak 30 minutuan behin aterako dira lanegunetan, eta 60 minutuan behin asteburuetan eta jaiegunetan. Goizean errefortzu zerbitzu bakarra mantenduko da, 06:58an, Gernikatik Matikora.

Azkenik, Metroko 3. linean (Kukullaga/Etxebarri-Matiko), trenak 7,30 minutuan behin eskainiko dira lanegunetan eta hamar minutuan behin asteburuetan eta jaiegunetan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute erabilgarri: 944 333 333. Gainera, geltokietan, geralekuetan, euskotren.eus webgunean, app ofizialean eta sare sozialetan (Twitter, Instagram eta Facebook) ere eskura daiteke informazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Ermua Eibar EAE albisteak Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Durango Irun Lasarte-Oria Albisteak Euskotren Etxebarri Zaldibar Sondika Donostia Topoa Garraio publikoa