Gizartea -

HEZKUNTZA

EAEko milaka ikasle itzuli dira eskolara, bigarren olatu betean

Hezkuntzako sindikatu guztiek gogor kritikatu dute Jaurlaritza, ikasleen eta irakasleen "segurtasuna ez dagoelako bermatuta". Greba deitu dute irailaren 15erako.

Urretxindorra ikastola, Bilbo, gaur. Argazkia: EiTB.
Urretxindorra ikastola, Bilbo.
Ohitura eta jarraibide berriak ikasteko eguna izan da ikasturteko lehena

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19aren pandemiagatik ezohiko neurriak hartuta, mailakatuta eta sindikatuen greba deialdi bat ate-joka dagoela itzuli dira eskoletara EAEko ikasleak, kutsatzeen bigarren olatu betean. Astelehen honetan, irailak 7, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleen txanda izango da. Gainerakoek irailaren 14 eta 15ean ekingo diote ikasturteari. 

Ikastetxe guztiek eraikinak egokitu dituzte azken asteotan, koronabirusaren kutsatzeak ekiditeko, baina sindikatuetako ordezkariek behin eta berriz esan dute "baliabide nahikorik ez" dutela eta ikasleen eta hezkuntza komunitateko langileen "segurtasuna ez dagoela bermatuta". Musukoak, segurtasun distantziak eta higiene neurriak, besteak beste, izango dira eskolek utziko dituzten ezohiko argazkien protagonistak. 

Ikasturteari ekin bezperan, Amezketako herri-eskolak astebete atzeratu du hasiera, irakasleetako batek COVID-19a duela baieztatu ondoren. Gainerako irakasleek ostiralean egin zituzten PCR probak, eta irailaren 11ra arte etxean isolatuta egon beharko dute.

Ipar Euskal Herrian, irailaren 1ean ekin zioten, eta Nafarroan joan den ostiralean, aparteko segurtasun neurriak hartuta.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erabakitakoaren arabera, ikasleek eta irakasleek etxean hartu beharko dute tenperatura eskolara joan aurretik, eta musukoa erabili beharko dute 6 urtetik gorako guztiek. Eskuak behin eta berriz garbitzeko gel hidroalkoholikoak ipiniko dituzte gela guztietan, eta neurri horiez gain, beste hainbat jarri dira tokian-tokian, azpiegituren ezaugarrien arabera.

Greba deialdia

Eskoletarako itzulera modu egokian ez antolatzea eta "inprobisazioa" egotzi dizkiote Hezkuntzako sindikatu nagusiek (ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT) Eusko Jaurlaritzari, eta "itzulera segurua eta adostua" aldarrikatzeko greba deitu dute irailaren 15erako.

Langileen ordezkariek salatu dutenez, Hezkuntza Sailak prestatutako protokoloak "konkrezio falta" du, eta agindutako 1.000 kontratazioak ez dira gauzatu. Gainera, batzarrak eskatu badituzte ere, biltzeko eskaintzarik ez dutela jaso kritikatu dute, eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte.

Cristina Uriarte jardunean dagoen Hezkuntza sailburuak, bere aldetik, asteon Radio Euskadin egindako adierazpenetan esan du "segurtasuna bermatuta" egongo dela ikastetxe guztietan, horretarako "behar diren neurriak" hartu direlako. Sindikatuekin hitz egiteko "borondatea" agertu du, eta greba deialdiaren inguruan "hausnarketa" egiteko eskatu die deitzaileei.

Sindikatuen jarrera ulertzea "kosta egiten zait" esan du Uriartek, kurtso hasiera "eragile guztien artean" prestatu dutelako.

371.956 ikasle izena emanda

2020-2021 ikasturterako 371.956 ikaslek eman dute izena EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, % 0,67 gutxiago, iazko datuekin alderatuta. Horien erdia (% 50,9), gutxi gorabehera, sare publikoan matrikulatu dira, eta beste erdia (% 49,1) pribatuan eta kontzertatuan. Ia hamarretik zazpik (% 68,4) D eredua aukeratu dute.

Jaiotze-tasaren jaitsierak eragin du izen-emateen jaitsiera. Ondorioz, Haur Hezkuntzan aurreko ikasturtean baino 4.938 haur gutxiago izango dira ikasturte honetan, eta Lehen Hezkuntzan, berriz, 1.593 gutxiago.

DBHri dagokionez, 952 ikasle gehiago izango dira (89.931 guztira, % 1,07 gehiago) eta Batxilergoan, berriz, 1.276 gehiago (32.140 guztira, % 4,13 gehiago). Lanbide Heziketan izandako matrikulazio kopuruak ere lau puntu egin du gora aurten.

BIDEOA | Urretxindorra ikastolako ikasleak pozik eta urduri itzuli dira gaur gelara

Urretxindorra ikastolako ikasleak pozik eta urduri itzuli dira gaur gelara
Urretxindorra ikastolako ikasleak pozik eta urduri itzuli dira gaur gelara
Urretxindorra ikastolako ikasleak pozik eta urduri itzuli dira gaur gelara

1:35

BIDEOA | Ohitura eta jarraibide berriak ikasteko eguna izan da ikasturteko lehena

Ohitura eta jarraibide berriak ikasteko eguna izan da ikasturteko lehena
Ohitura eta jarraibide berriak ikasteko eguna izan da ikasturteko lehena
Ohitura eta jarraibide berriak ikasteko eguna izan da ikasturteko lehena

1:25

BIDEOA | Eskola txikiek aldaketa gutxi egin behar izan dituzte euren antolaketan

Eskola txikiek aldaketa gutxi egin behar izan dituzte euren antolaketan
Eskola txikiek aldaketa gutxi egin behar izan dituzte euren antolaketan
Eskola txikiek aldaketa gutxi egin behar izan dituzte euren antolaketan

1:19

BIDEOA | EHUko ikasleek modu presentzialen eta telematikoki jarraituko dituzte klaseak

EHUko ikasleek modu presentzialen eta telematikoki jarraituko dituzte klaseak
EHUko ikasleek modu presentzialen eta telematikoki jarraituko dituzte klaseak
EHUko ikasleek modu presentzialen eta telematikoki jarraituko dituzte klaseak

1:30

BIDEOA | Eskola publikoak etengabeko elkarrizketa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Eskola publikoak etengabeko elkarrizketa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Eskola publikoak etengabeko elkarrizketa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Eskola publikoak etengabeko elkarrizketa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

1:30
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Grebak EAE Euskal Eskola Publikoa Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Medikuntza albisteak Sindikatuak Koronabirusa