Gizartea -

Zaldibarko zabortegia

Joaquin Beltranen bila jarraitzeko eta gertatutakoa argitzeko eskatu dute

Zabortegiko ezbeharra gertatu zenetik zazpi hilabete bete direnean, elkarretaratzeak egin dituzte Zaldibarren bertan eta Eibarren, besteak beste, Zaldibar Argituk deituta.

Gaurko elkarretaratzeetako bat. Argazkia: EiTB
Gaurko elkarretaratzeetako bat. Argazkia: EiTB
Gaurko elkarretaratzeetako bat. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian izandako luiziaren nondik norakoak argitu dezaten eskatzeko hainbat elkarretaratze izan dira igande honetan, Zaldibar Argitu plataformak deituta.

Luizia jazo zenetik zazpi hilabete betetzen direnean, elkarretaratzeak izan dira 12:00etan Ermuan, Etxebarrian eta Zallan, 13:00ean Zaldibarren eta Eibarren, eta 19:00etan Elgetan egingo dute.

"Zazpi hilabete hauetan ikusitako eguzki-izpi bakarra Alberto Sololuze aurkitu izanarena da, Joaquinek zaborraren azpian jarraitzen duelako", salatu du plataformak. "Ezer gutxi argitu da hondamendiak kutsatutako ibaiaren, lurraren eta airearen egoerari buruz", deitoratu du.

"Gauzak oso txarto egin dira, eta inork ez ditu erantzukizunak bere gain hartu", jarraitu du plataformak. "Horregatik kalera aterako gara, gertatutakoa argitu arte ez baikara isilduko", ondorioztatu dute.

Gaur, bereziki kritika gogorra jaso du Jaurlaritzak hondamendiaren kudeaketaren ardura gorena izan zuen Ingurumen sailburuak, Iñaki Arriolak, beste arlo batean bada ere, Jaurlaritza berrian jarraituko duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Ermua argazkiak Eibar EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Zalla albisteak Zaldibar Azken ordukoa Enkarterriri buruz Luiziak Durangaldea gaur