Gizartea -

Koronabirusa

Gasteizko Elorri zahar etxeko 11 egoiliarrek eman dute positibo PCR proban

Gainera, Txagorritxu zahar etxean kasu berri bat atzeman dute azken orduetan, eta beste bi Ariznabarra zentroan.

Adinekoak paseoan. EFEren artxiboko irudia
Gasteizko Elorri zahar etxeko 11 egoiliarrek eman dute positibo PCR proban
Adinekoak paseoan. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Elorriaga kontzejuan dagoen Elorri zahar egoitzan 11 egoiliarrek eman dute positibo covid-19aren birusa atzemateko egin ohi duten PCR proban, Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Gainera, Arabako zahar egoitzetan egiten ari diren probek hiru positibo gehiago atzeman dituzte azken orduetan: horietako bat Txagorritxuko egoitzan, eta beste biak Ariznabarra zentroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Arabako Foru Aldundia