Gizartea -

Koronabirusa

Errusian lantzen ari diren covid-19aren aurkako txertoa segurua dela baieztatu dute

Froga klinikoan parte hartu zuten lagun guztiek antigorputzak garatu dituzte 28 eguneko epean, eta ez dute ondorio larririk izan.

Sputnik V txertoaren dosiak. Artxiboko argazkia: EFE
Sputnik V txertoaren dosiak.
Sputnik V txertoaren dosiak. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako zientzialariak lantzen ari diren covid-19aren aurkako txertoa segurua dela erakutsi dute froga klinikoaren behin-behineko emaitzek, The Lancet medikuntzari buruzko aldizkari britainiarrak gaur argitaratu duenez.

Errusiak duela zenbait aste iragarri zuen koronabirusari aurre egiteko txertoa sortu zuela. Sputnik V izena jarri diote. Alabaina, nazioarteko zientzialariek errezeloz hartu zuten iragarpena, ikerketaren xehetasunak jakinarazi ez zituelako.

Bada, gaur eman dituzten datuen arabera, bi entsegu kliniko egin dituzte eta proba horietan 76 lagunek hartu dute.

Txertoa jarri eta 21 egunetara antigorputzak garatu zituzten paziente guztiek. Halaber, 42 eguneko epean ez zuten ondorio negatiborik izan. Beraz, segurutzat jo dute txertoa.

Zientzialariek bi formulazio egin dituzte: izoztutakoa eta liofilizatutakoa. Lehendabizikoa, eskala handian erabiliko litzateke, eta bigarrena, helduera zaila duten lurraldeetan, 2 eta 8 gradutan mantendu daitekeelako.    

Alexander Gintsburg Errusiako Epidemiologia eta Mikrobiologia Ikerketa Zentroko irakasleak esan du orain hirugarren fasera pasatuko direla eta txertoa adin ezberdinetako eta arrisku taldeetako 40.000 pertsonei jarriko diotela. Boluntario horiek zaintzapean egongo dira uneoro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa