Gizartea -

KONTROL FALTSUAK

Uraren Euskal Agentziaren arabera, kontrol faltsuak egiten ari dira etxebizitzetan

Ura Uraren Euskal Agentziak esan du ez dutela etxebizitzetan iturriko ura aztertzeko kontrolik egin, eta horrelakorik egitera joan den inor agertu bazaie, salaketa jartzeko eskatu die herritarrei.

Iturria. Argazkia: Pixabay
Iturria. Argazkia: Pixabay
Iturria. Argazkia: Pixabay

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

URA Uraren Euskal Agentziak bere sare sozialetan azaldu duenez, hainbat dei jaso dituzte etxebizitzetan agentziaren izenean uraren kontrol faltsuak egiten ari direla salatuz.

Uraren Euskal Agentziak adierazi du eurek ez dutela etxebizitzetan iturriko ura aztertzeko kontrolik egin. Gainera, horrelakorik gertatuz gero, salaketa jartzeko edo Ertzaintzari ohartarazteko eskatu du.

Mezu hau aireratu du Uraren Euskal Agentziak Twitter sare sozialean duen kontuan:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Albiste faltsuak sare sozialeetan