Gizartea -

COVID-19

866 positibo atzeman dituzte EAEn, inoizko zifrarik altuena, eta 161 Nafarroan

Lurraldeka, 539 Bizkaian erregistratu dira, 210 Gipuzkoan, 112 Araban eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonatan.

PCR laginen irudietako bat. Argazkia: EFE
PCR laginen irudietako bat
Koronabirus kasuek goia jo dute berriro: 866 EAEn

1:24

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

866 lagunek positibo eman dute azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez. Ostiral honetan 10.004 PCR proba egin dira eta, haietatik, 866 positiboak izan dira.

Lurraldeka, 539 Bizkaian erregistratu dira, 210 Gipuzkoan, 112 Araban eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonatan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 44 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 32 pertsona ZIUn daude.

Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.

Nafarroa

Bestalde, 161 kasu positibo gehiago atzeman dituzte Nafarroan, Nafarroako Osasun Publikorako Institutuak zabaldutako datuen arabera. Ostiral honetan, 2.031 PCR proba egin zituzten.

COVID-19aren ondorioz, 9 ospitaleratze gehiago izan dira azken 24 orduetan, baina ez da hildakorik izan. Beraz, pandemia hasi zenetik 533 lagun hil dira Nafarroan, Nafarroako Foru Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Nafarroako erietxeetan 70 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 8 ZIUn eta 9 euren etxeetan. Atzo 7 laguni eman zieten alta.

Zonaldeka, Iruñean eta Iruñerrian izan dira positiboen % 44, Tuteran % 28 eta Lizarran % 13. Aipatzekoa da azken herri horretan kasu kopuruak gora egin duela.

Adinari erreparatuta, kasuen % 27 15 eta 29 urte bitartekoen artean atzeman dira, eta % 25, berriz, 45 eta 59 urte artekoetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua