Gizartea -

ADINEKOEN EGOITZAK

Arabako adinekoen egoitzetako egoiliarren senideek modelo aldaketa geldegin dute

Aldi berean, pandemian zehar eguneko zentroetan zein egoitzetan familiartekoei dagokienez egindako kudeaketaren “balorazio negatiboa” helarazi diote diputatuari.

Adinekoen egoitza bat. Argazkia: EFE.
Adinekoen egoitza bat. Argazkia: EFE.
Adinekoen egoitza bat. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaileen familiartekoek Emilio Sola Ballojerarekin, Politika Sozialeko Arabako diputatua, ostegunean izandako bilera batean egoitzeta beharrezkoa den modelo aldaketa bat galdegin dute.

Familiartekoen bozeramaileek ohar batean azaldu dutenez, diputatua funtzionamendu aldaketa bat egitera “irekita dago”. Aldi berean, pandemian zehar eguneko zentroetan zein egoitzetan familiartekoei dagokienez egindako kudeaketaren “balorazio negatiboa” helarazi diote diputatuari.

Horrez gain, “bizi izandakoa xehetasunez azaltzeko”, eta hala egungo egoera aldatzeko, senitartekoek bilera jarraituak egiteko eskatu diote Arabako diputatuari. Familientzat, “une honetan lehentasuna” egoitza publiko zein pribatuetan bisita “duin eta egunerokoak egiteko eta kalera atera ahal izateko” protokoloak aztertzea da.

“Erantzunak eta soluzioak ezin du luzatu. Jasotzen dugun erantzunaren arabera aztertuko dugu gure adinekoentzako bizitza duin bat lortzeko zein pausu jarraitu behar ditugun”, gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Medikuntza albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Arabako Foru Aldundia azken ordukoa