Gizartea -

Desagertuta

Uztailetik desagertuta dagoen 16 urteko neska baten bila ari dira Bilbon

Desagertutakoa 1,65 metro luze da, eta argala. Praka bakeroak eta kamiseta zuria zeramatzan jantzita azken aldiz ikusi zutenean. Errumanian egon daiteke.

Uztailetik desagertuta dagoen 16 urteko neska baten bila ari dira Bilbon. Argazkia: VOST Euskadi
Uztailetik desagertuta dagoen 16 urteko neska baten bila ari dira Bilbon
Uztailetik desagertuta dagoen 16 urteko neska baten bila ari dira Bilbon. Argazkia: VOST Euskadi

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 29an Bilbon desagertutako 16 urteko neska baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak, VOST Euskadi larrialdietako boluntario digitalen elkarteak sare sozialetan zabaldutako mezu batean jakinarazi duenez.

Praka bakeroak eta kamiseta zuria zeramatzan jantzita Giovana Dobrek azken aldiz ikusi zutenean. 1,65 metro luze da, eta argala. Gainera, ilehoria da eta begi marroiak ditu.

Sare sozialetan zabaldutako mezuan, adin txikikoa Errumanian egon daitekeela adierazi du VOST Euskadik.

Hori dela eta, horren berri izanez gero, SOS Deiak-en 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute larrialdietarako zerbitzuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak