Gizartea -

KORONABIRUSA

Osakidetzak eta Bizkaiko Diputazioak PCRak egingo dizkie egoitzetako langile guztiei

Unai Rementeriak azaldu duenez, PCRak egingo zaizkiela adinekoen egoitzetan aritzen diren osasun langile guztiei egoitza horietan gerta litezkeen kutsatzeak ekiditeko.

PCR probak. Argazkia: EFE.
PCR probak. Argazkia: EFE.
PCR probak. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu du Gernikan izandako agerraldiaren harira, Osakidetzak eta Bizkaiko Diputazioak gune bat ezarriko dutela eskualdeko egoitzetan lan egiten duten osasun langile guztiei PCR probak egin eta adinekoen egoitzetan gerta litezkeen kutsatzeak ekiditeko.

Onda Vasca hedabidean egindako elkarrizketa batean, ahaldunak Gernikako agerraldiarekin lotutako kutsatzean nola ari diren garatzen izan du hizpide, eta adinekoen egoitzetan atzeman  litezkeen positiboak ekiditeko jarraituko diren jarraibideak azaldu ditu.

Osakidetza eta Bizkaiko Diputazioak, elkarrekin, aste honetan bertan gune bat ezarriko dutela baieztatu du Rementeriak, eta bertan egingo zaizkie PCR probak eskualdeko osasun langileei.

“Positiboren bat dagoen bai ala bai atzeman beharra dago beranduago langile hori aritzen den adinekoen egoitza kontuan izateko, hori da jarraitzen ari garen prebentzio eta zaintza zerbitzua”, azaldu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Euzko Alderdi Jeltzalea Gaurko albisteak Bizkaia Gernika-Lumo albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Unai Rementeria albisteak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Sendagileen albisteak Erizaintza albisteak COVID olatu berria Bizkaiko Foru Aldundia albisteak