Gizartea -

Koronabirusa

EAEko 5.000 herritar salatuta, maskara ez eramateagatik edo txarto erabiltzeagatik

Guztira, Ertzaintzak eta udaltzaingoek, ekaineko erdialdetik, 6015 salaketa jarri dituzte, pandemiari aurre egiteko murriztapenak ez betetzeagatik.

Guztira, 6.000 salaketa baino gehiago izan dira, ekainetik. Argazkia: EFE.
Guztira, 6.000 salaketa baino gehiago izan dira, ekainetik
Guztira, 6.000 salaketa baino gehiago izan dira, ekainetik. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta udaltzaingoek, ekaineko erdialdetik, 6015 salaketa jarri dituzte, Eusko Jaurlaritzak pandemiari aurre egiteko agindutako murriztapenak ez betetzeagatik; gehienak, 5.000, maskara ez erabiltzeagatik edo hori zuzen ez erabiltzeagatik izan dira.

Nekane Murga Osasun sailburuak ekainaren 18an eman zuen lehen agindua, murriztapen-neurriak iragartzeko, eta osasun-krisia geldiarazteko emandako azken agindua abuztuaren 19koa da. Tarte horretan, Araban 1.477 salaketa jarri dituzte, 1,589 Bizkaian, eta 2.949 Gipuzkoan.

Zigorrei erreparatuta, Ertzaintzak jarri ditu gehienak; izan ere, guztira, 3.189 herritar zigortu ditu. Udaltzaingoek 2.826 lagun zigortu ditu, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Bereziki, maskara ez erabiltzeagatik edo txarto erabiltzeagatik jarri dituzte zigorrak, baina beste arrazoi batzuengatik ere izan dira; ostalaritzan 1,5 metroko tarte fisikoa ez zaintzeagatik, gazte-lokalak erabiltzeagatik, aforoak ez betetzeagatik, kalean edariak kontsumitzeagatik "osasungaiztasuneko egoeretan", eta botiloia egiteagatik; azken jarduera horrek 481 salaketa ekarri ditu.  

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak Koronabirus-agerraldiak Isunak gaur Maskarak koronabirusa