Gizartea -

Ermua

Hiru gazte eta bost adingabe auzipetu dituzte Ermuko institutu batean lapurtzeagatik

Institutuan material informatikoa eta elektronikoa lapurtzen ari zirela atzeman zituen Ertzaintzak. 18 urteko hiru gazteak atxilotu egin zituen eta gainerakoak identifikatu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gazte eta beste bost adingabe atxilotu dituzte Ermuko institutu bateko gela batean material informatiko eta elektronikoa lapurtzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Igande goizeko 08:40ak aldera, Ermuko Udaltzaingoak Ertzaintzari jakinarazi zion pertsona batzuk herriko institutu batean sartu zirela.

Bertaratutako ertzainek instalazioak ikuskatu zituzten, eta gela batean zortzi gazte topatu zituzten, horietako bost adingabeak, eta gelako txoko batean hainbat material informatiko eta elektroniko pilaturik aurkitu zuten.

Egoera horren aurrean, susmagarriak identifikatu, hiru adinekoak atxilotu eta adingabeak inputatu zituzten. Hiru atxilotuak, 18 urtekoak denak eta aurrekari polizialak dituztenak, epailearen esku jarri dituzte gaur goizean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Ermua Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak Durangaldea azken ordukoa