Gizartea -
PRESOAK
Frantziak Mikel Barrios euskal presoaren askatasun eskaera ukatu du
Halaber, Parisko Dei Auzitegiak Barriosi ezarritako bost urteko espetxe-zigorra berretsi du.
EITB.EUS
Parisko Dei Auzitegiak Mikel Barrios euskal presoaren askatasun eskaera ukatu eta bost urteko espetxe-zigorra ezarri dio, ETAko kide izatea egotzita.
2017ko urrian atxilotu eta Frantziako espetxe batera eraman zuten abenduan. 2018an instrukzio bereko epaileek presoa zaintza elektronikopean aske uztea erabaki zuten, "gertakarien antzinatasuna, instrukzioaren aurrerapena eta ETA erakundea 2018ko maiatzean desegin zela" kontuan hartuta.
2020ko ekainean egin zen Barriosen aurkako epaiketa, eta, epaileek bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta gaur Parisko Dei Auzitegiak erabakia berretsi du.
Bake Bidea taldeak ebazpena "neurriz kanpokoa eta ulertezina" dela salatu du, gaur egun Euskal Herriko testuinguru politikoa zein den jakinda, eta "tresna juridiko osoak testuinguru berri horretara egokitzea ezinbestekoa" dela aldarrikatu dute.
Halaber, Bake Bideakek irailaren 19an antolatutako mobilizazio egunean parte hartzeko deia egin dio euskal gizarteari.