Gizartea -

COVID-19

PCR probak abuztuaren 14tik 17ra Gernikako gaueko aisialdi zonaldean egon direnei

Probak astelehen honetan hasiko dira, 10:00etan, Gernikako Ospitalean, eta abuztuaren 29ra arte luzatuko dira. Emaitza guztiak SMS bidez jakinaraziko dira.

Gernikako gaueko aisialdi zonaldeko tabernak. Argazkia: EiTB
Gernikako gaueko aisialdi zonaldeko tabernak
Gernikako gaueko aisialdi zonaldeko tabernak. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egingo dizkiete abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 17an Gernikako gaueko aisialdiko zonaldeko tabernetan egon diren pertsona guztiei COVID-19 kasu berri posibleak atzeman ahal izateko.

Ohar batean azaldu duenez, kale horretan egondako pertsonek beren Osasun Zentrora edo Osasun Kontseilura (900 20 30 50) deitu beharko dute PCR proba bat egiteko hitzordua eskatzeko. Probak astelehen honetan hasiko dira, 10:00etan, Gernikako Ospitalean, eta abuztuaren 29ra arte, ostirala, luzatuko dira. Emaitza guztiak SMS bidez jakinaraziko dira.

Halaber, Osasun Sailak eta Osakidetzak segurtasun neurriak gogorarazi nahi izan dituzte. COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimena galtzea, edota sintomarik izan ez baina PCR proba baten erantzunaren zain egonez gero isolatu egin behar dugula azpimarratu dute.

Amaitzeko, "lasaitasun" mezua zabaldu dute, eta neurri horiek "prebentzio neurriak" besterik ez direla, eta helburu bakarra "transmisioa ahalik eta azkarren atzeman eta kutsatze berriak ekiditea" dela berretsi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gernika-Lumo Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea