Gizartea -
DONOSTIA
Donostiako hainbat taberna itxi dituzte covid-19agatik
Osasun Sailaren arabera, ez dago gaixotasunaren agerraldi berririk Alde Zaharrean, eta atzemandako positiboak banakako kasuak dira.
EITB.EUS
Donostiako ezagunak diren hainbat tabernek ateak itxi behar izan zituzten larunbat arratsaldean hainbat koronabirus kasu atzeman ostean. Tabernetako batzuk Alde Zaharrean kokatuta daude. Orain arte itxi behar izan dituzten tabernak: Ttun Ttun, Ordizia, Agustin, Bartolo, Sánse, Caraban-Serai eta Avenida 21 kafetegia.
Osasun Sailak baztertu egin du Donostiako Alde Zaharrean covid-19aren "agerraldi zehatzik" dagoenik, eta atzemandako kasuak banakakoak izan direla azaldu du.
Kontseiluak jakinarazi duenez aipatutako establezimendu horietatik batzuek osasun erakundeen jarraibideen arabera itxi dituzte lokalak, baina besteek "borondatez" hartu dute erabakia, prebentzioz eta euren bezero zein langileekiko arduragatik.
Osasun Sailak azpimarratu du egoera hori "ez dela egunerokotasunetik kanpokoa" covid-19ak eragindako pandemiaren testuinguruan, eta beste hainbat herrietan geratu denarekin bat dator.