Gizartea -
KORONABIRUSA
32 urteko SD Oyonesako zuzendarietako bat hil da COVID-19aren ondorioz
Logroñoarrak koronabirusaren aurretik bestelako patologiarik ez bazuen ere, joan den ostegunean ospitaleratu egin behar izan zuten eta egun bat beranduago, ostiralean, hil zen.
EITB.EUS
SD Oyonesa Kirol Elkarteko 32 urteko zuzendarietako bat hil da hil da COVID-19ak jota.
Jesus Gonzalez Logroñokoa zen eta joan den asteburuan eman zuen positibo. Logroñoarrak koronabirusaren aurretik bestelako patologiarik ez bazuen ere, joan den ostegunean ospitaleratu egin behar izan zuten eta egun bat beranduago, ostiralean, hil zen.
Oyonesa kirol elkarteak omenaldia egin dio sare sozialetan eta Araba, Errioxa eta Nafarroako kirol elkarte ugari ere omenaldira batu dira.