Gizartea -

COVID-19

Bizkaiko egoitzetako bi adineko hil dira, olatu berriaren lehenengoak

Gainera, beste agerraldi bat atzeman du Aldundiak Barrikako Elordui egoitzan: 31 adinekok eta lau langilek eman dute positibo dagoeneko.

Adineko baten irudia, egoitza batean. Argazkia: EFE
Adineko baten irudia, egoitza batean
Adineko baten irudia, egoitza batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiaren olatu berriaren lehenengo bi hildako izan dira Bizkaiko adinekoen egoitzetan, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Horietako bat ospitalean zegoen, eta bestea, berriz, Birjinetxe zentro espezializatuan. Aurretik atzemandako patologia larriak zituzten biek.

Gainera, beste agerraldi bat atzeman du Bizkaiko Foru Aldundiak Barrikako Elordui egoitzan. Ospitaleratuta zeuden bi adinekok positibo eman ostean, baheketa egin zaie guztiei: 67 adinekori eta 39 langileri.

Gaur goizean jakinarazi dutenez, 31 adinekok positibo eman dute, eta horietatik 27k ez dute sintomarik. Langileei dagokienez, momentuz lauk eman dute positibo.

Barrikako agerraldiarekin batera, beste hiru egoitzetan daude koronabirus kasuak, hala nola, Truiuondon, Zamudion (26); IMQ Igurco Zorrozgoitin, Bilbon (28) eta Miranda Fundazioan (1). 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Deseskalatzea Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Adinekoei buruzko albisteak