Gizartea -
KORONABIRUSA
510 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako 316 Bizkaian
Halaber, positibo berrietako 81 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 86 Araban. Horrez gain, hiru pertsona hil dira abuztuaren 10etik 16ra bitartean COVID-19aren ondorioz.
eitb.eus
EAEn, 510 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 85 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta sei pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren eraginez. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz
Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 316 Bizkaian atzeman dituzte, 81 Gipuzkoan eta 86 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 27 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Halaber, hiru pertsona hil dira covid-19aren eraginez aurreko astean (abuztuaren 10etik 16ra bitartean), eta 1.647 dira jada pandemia hasi zenetik hil direnak.
Halaber, gaitza atzemateko 7.928 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Aia (1), Aizarnazabal (1), Andoain (2), Aretxabaleta (2), Arrasate (1), Astigarraga (1), Azkoitia (1), Azpeitia (9), Bergara (1), Donostia (19), Eibar (2), Elgoibar (4), Errenteria (3), Hernani (1), Hondarribia (2), Ibarra (1), Irun (3), Lasarte-Oria (2), Legazpi (1), Lezo (1), Mutriku (8), Ordizia (1), Oñati (1), Pasaia (4), Tolosa (1), Villabona (1), Zarautz (5), Zizurkil (1) eta Zumaia (1).
Bizkaian: Abadiño (1), Zornotza (1), Arrigorriaga (1), Balmaseda (2), Barakaldo (24), Basauri (9), Berango (2), Bermeo (1), Bilbo (100), Durango (3), Erandio (6), Etxebarri (1), Galdakao (4), Galdames (1), Gautegiz Arteaga (1), Gernika-Lumo (3), Getxo (46), Gordexola (1), Gorliz (1), Gueñes (7), Leioa (10), Lemoiz (1), Loiu (1), Markina-Xemein (2), Ondarroa (4), Ortuella (2), Plentzia (1), Portugalete (28), Santurtzi (24), Sestao (14), Sondika (1), Sopela (2), Sopuerta (1), Ugao-Miraballes (1), Urduliz (1), Trapagaran (1), Zaldibar (1), Zalla (5) eta Zamudio (1).
Araban: Arratzua-Ubarrundia (1), Artziniega (1), Iruña Oka (1), Iruraiz-Gauna (1), Laudio (1), Legutio (1) eta Gasteiz (80).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 266 emakumeak dira eta 244 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 30 eta 39 urte bitartean (93 kasu).
Covid-19a duten 53 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta 85ek, berriz, 20 eta 29 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 41 kasutan, gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 79 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituztela, 67k 50-59 urte bitartean, 42k 60-69 urte bitartean eta beste 50ek 70 urtetik gora.
1,15 da gaurko R0 indizea (atzo 1,16 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 19 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.
EAEn 499.044 PCR eta 139.802 test azkar egin zaizkie 372.890 pertsonari pandemia hasi zenetik.
Egoera epidemiologikoari dagokionez, 30.053 pertsona kutsatu dira jada, 14.874 positibok gaixotasuna gainditu dute eta ospitalean artatu behar izan dituzten 4.849 gaixori alta eman diete.
Lurraldeka, Bizkaian 13.020 positibo atzeman dituzte guztira pandemiaren hasieratik, Araban 4.586 eta Gipuzkoan 4.068. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 518 lagunek positibo eman dute.
85 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan
Bestalde, Nafarroan beste 85 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Guztira, gaitza atzemateko 1.808 PCR proba egin zituzten. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.
Iruñeak eta bere eskualdeak jarraitzen dute kasu berri gehienak biltzen (% 40), jarraian Tuterako osasun-eremuan atzeman dituzte kasu gehien (% 29), eta, ondoren, Lizarrako osasun-eremuan (% 15). Gainerako kasuak (% 16) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.
Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 30-44 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 27) eta, jarraian, 15-29 urteko taldea (% 21). Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 38,7 urte dira. Generoari dagokionez, kasu berrien % 52 emakumeak dira, eta % 48, gizonezkoak.
Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo sei pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil COVID-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 532 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.
Bestalde, Nafarroako ospitale-sarean 53 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, horietatik zazpi zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste hiru etxean. Gainerakoak, 43 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.
Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.808 PCR proba egin zituzten atzo osasun-sare publikoan. Pandemia hasi zenetik 8.400 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 85 kasu atzeman zituzten).