Gizartea -
Nafarroa
Gorpu bat topatu dute Azagran, kiskalitako auto baten barruan
Suhiltzaileek baso-sute bat itzaltzeko abisua jaso zuten, baina auto horrek lehenago hartu zuen sua. Ikerketa abiatu dute gertatutako argitzeko, eta instrukzio epaileak sekretupean jarri du.
Agentziak | Erredakzioa
Asteartean Azagrako (Nafarroa) landa-eremu batean su hartu zuen auto batean agertutako hilotza ikertzen ari da Guardia Zibila, baita gertakarien nondik norakoak ere.
Peraltako suhiltzaileek, Azagran piztutako baso-sute bat itzaltzeko abisua jaso zuten. Alabaina, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik su hartu zuen autoak eragin zuen baso-sutea, suhiltzaileek Twitter bidez zabaldutako mezu batean azaldu dutenez.
Testuinguru horretan, gorpua auto horren barruan agertu zela baieztatu du Nafarroako Guardia Zibilak. Hori dela eta, ikerketa judizial bat hasi dute, eta instrukzio epaileak sekretupean jarri du.