Gizartea -
KORONABIRUSA
Oiartzungo taberna bat itxi dute zerbitzari batek positibo eman ondoren
Osasun Saila aztertzen ari da familia kutsatzea bakarrik ote den edo kutsatzeko arrisku orokorragoa egon ote den.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Oiartzungo Alhambra taberna itxi egin dute, tabernako zerbitzari batek COVID-19an positibo eman ostean PCR proban.
ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Foku batzuen jatorria bai, besteena ez
Udalak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila aztertzen ari da familia kutsatzea bakarrik ote den edo kutsatzeko arrisku orokorragoa egon ote den.
Udaletik "lasaitasun mezua" helarazi dute, eta birusaren aurrean prebentzio neurriak hartzeko eskatu diete herritarrei, "egunerokoan eta elkar zaintzeko". "Norbaitek sintomarik badu, gogoratu anbulatoriora deitu behar dela", adierazi du Udalak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea