Gizartea -

KORONABIRUSA

Eusko Jaurlaritza aurrez aurreko hezkuntza bermatzeko neurrietan lanean ari da

Sailburuak prestaketa-lanetan dabiltzala azaldu du, baita segurtasun-protokoloak berrikusten eta irailean egoera epidemiologikoa nolakoa izan litekeen aztertzen ere.

Ikasgela huts bat. Argazkia: EFE.
Ikasgela huts bat. Argazkia: EFE.
Ikasgela huts bat. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur baieztatu duenez, ikasgeletara itzultzea ahalbidetuko duten “prebentziozko neurriak” prestatzen ari dira. Egoera oso “aldakorra” dela onartu du Murgak, baina kutsatuen kopuruak ikasturtea hasi aurretik behera egitea espero du.

Prentsaurreko batean, sailburuak prestaketa-lanetan dabiltzala azaldu du. Horrez gain, segurtasun-protokoloak berrikusten eta irailean egoera epidemiologikoa nolako izan litekeen aztertzen ari direla baieztatu du.

Murgak jakinarazi duenez, “data horietan, guztiok nahi dugun bezala, aurrez aurreko hezkuntza posible izatea” bermatuko duten hainbat “prebentzio-neurri” ikertzen ari dira.

“Egoera oso aldakorra da, eta, horrenbestez, balizko egoerekin jardun behar dugu lanean. Irailerako kutsatuen kopuruak beheranzko joera hartzea espero dugu”, azaldu du eguerdian emandako prentsaurrekoan.

6.000 kontratazio

Steilas sindikatuak, EAEko eskola publikoetako lantaldeak indartzeko, 5.000 eta 6.000 lagun (5 zentro bakoitzeko) artean kontratatu beharko direla aurreikusten du, beti ere 2020-21 ikasturtea segurtasun-neurri guztiak betez hasi nahi bada.

Ana Perez sindikatuko ordezkariak adierazi duenez, kontratazio berri horiek beharrezkoak dira ikasturtea aurreko urteetako normaltasunetik ahalik eta hurbilen garatzeko; hau da, aurrez aurreko klaseak izateko, ikasleen sarrera eta irteera ordutegiak malguak izateko eta jolastokian egon ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatzen duen bezala.

Ana Perezek salatu duenez, Hezkuntza Sailak hiru egoera posible aurreikusi ditu, datozen asteetan COVID-19aren pandemiaren bilakaeraren arabera, baina horietako bakar batek ere ez ditu lantaldeak indartzeko beharra eta neurriei aurre egiteko baliabide materialen beharra aurreikusten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Medikuntza albisteak Koronabirusa olatu berria