Gizartea -

KORONABIRUSA

Eusko Jaurlaritza osasun-larrialdiko egoera berrezartzea aztertzen ari da

Sailburuak adierazi duenez, birusa "nagusitzen ari da" Euskadin, bereziki Bizkaian.

Nekane Murga Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bilduko da arratsaldean. Argazkia: EFE.
Nekane Murga
Eusko Jaurlaritza osasun-larrialdiko egoera berrezartzea aztertzen ari da

1:49

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza osasun-larrialdiko egoera berrezartzeko aukera aztertzen ari da, baldin eta Euskadiko egoera epidemiologikoaren larritasunak gaur egungo erritmoan gora egiten jarraitzen badu; izan ere, azken 24 orduetan 569 positibo berri izan dira COVID-19aren ondorioz. Osasun-larrialdiko egoera martxoan ezarri zen jada Euskadin.

"Larritasunak orain duen erritmoa mantentzen badu, osasun-larrialdiko egoera ezartzeko unea izango da", esan du Nekane Murga Osasun sailburuak ostegun honetako prentsaurrekoan.

Sailburuak adierazi duenez, birusak "indarra hartzen jarraitzen du" Euskadin, eta gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariareki batera bildu den COVID-19ren jarraipen batzordeak egoera "larria" dela egiaztatu du, bereziki Bizkaian.

Hori dela eta, sailburua Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bildu da, COVID-19aren zabalkundea geldiarazteko ekintza berriak martxan jartzeko aukera aztertzeko.

Halaber, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian (EAEAN) aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurkako alegazioak aurkeztu ditu Jaurlaritzak. Izan ere, gaueko aisialdirako ezarritako ordutegi-murrizketak behin-behinean bertan behera uzteko eskatzen dute ostalariek.

Murgak azaldu duenez, koronabirusaren bilakaera kontuan izanda, COVID-19arekin lotutako fokuak eta agerraldiak oro har non sortzen diren azaldu du Jaurlaritzak aurkeztu dituen alegazioetan. "Ordu jakin batzuetatik aurrerako edozein jarduerak ez ditu urruntze eta segurtasun neurri egokiak betetzen", nabarmendu du.

Horrez gain, Galiziako Xuntak hartutako neurri murriztailearekin ados agertu da Murga, alegia, segurtasun tartea mantendu ezin denean kalean erretzea debekatzea. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak "bere garaian neurri bera proposatu" zuela nabarmendu du.

"Erretzaile batek, kea botatzen duenean, arnasketa normal batean baino distantzia handiagora zabal dezake birusa; beraz, erabat ados gaude neurri horrekin", adierazi du Osasun sailburuak.

Murgak ziurtatu duenez, administrazio publikoek hartzen dituzten neurriek "ez dute ezertarako balioko herritarrek beren kontzientziazio maila lasaitzen badute", eta ezinbestekoak ez diren topaketak eta bilerak ahalik eta gehien mugatzeko eskatu du, bai kanpoan, bai barruko lokaletan, kutsatze asko familia eta lagun arteko bileretan gertatzen baitira.

Lehendakariak berak iragarri duenez, Euskadin etxeratze-agindua ezartzeko aukerari buruz egindako galderari erantzunez, sailburuak adierazi du ez dagoela "neurri magikorik" birusaren goranzko bilakaera eteteko. Dena dela, une honetan, egoera aztertuta ez dela konfinamendua ezartzeko egoera ematen nabarmendu du.

Bestalde, ikasturte hasierarako protokoloak eta prebentzio neurriak berrikusten ari da Jaurlaritza, Murgak esan duenez, eta eskoletara itzuli arte egoera epidemiologikoa hobetuko den itxaropena agertu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iñigo Urkullu Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da