Gizartea -
Koronabirusa
6.000 covid test egingo dira Nafarroako zaharren eta desgaitasuna dutenen egoitzetan
Probak egoiliarrei eta langileei egingo dizkiete, infekzio eta immunitate egoera zein den ezagutzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Osasun Saileko zuzendari nagusiak, Carlos Artuondok, aurreratu du sailak PCR eta immunitate probak egingo dizkiela 6.000 pertsonei, zaharren egoitzetan eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan.
Proba hauen helburua "infekzio eta immunitate egoera baloratzea" da eta modu orokortuan egingo dira, baita egoitzetako langile guztiei ere, bai lanean daudenei eta oporretatik edo zentroetatik kanpo denbora luzez egon direnei ere.
Prentsaurrekoan, "egungo egoera kontuan hartuta", proba hauek lehentasunezkotzat aurkeztu ditu zuzendari nagusiak. Argitu duenez, Osasun Sailak "zaharren eta desgaitasuna duten pertsonen erresidentziak blindatzeko" helburuz hartu du erabakia. Lana oraindik amaitu gabe dagoen arren, guztiz zehazteko bidean da Eskubide Sozialen Sailarekin elkarlanean egoera ahalik eta gehien blindatzeko asmoz.