Gizartea -
Koronabirusa
Osasun Sailak bertan behera utzi ditu Eibarko, Ermuko eta Zarauzko neurri bereziak
EHAAn argitaratutako aginduaren arabera, pandemiaren egoera "egonkortu" egin da eta ez da gomendatzen EAEko gainerako herriek dituzten neurriez gain neurri bereziak mantentzea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bertan behera utzi ditu osasun publikoa babeste aldera Eibarren, Zarautzen eta Ermuan atzemandako agerraldiei aurre egiteko ezarritako neurri bereziak.
Osasun sailburuak emandako agindua asteartean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: "Gaur egungo egoera epidemiologikoak iradokitzen du epidemia egonkortasun-egoeran dagoela, nahiko kopuru baxuetan, eta, ondorioz, udalerri horietan mantendu beharreko murriztapenak ez lirateke izan behar Euskadi osoan aplika daitezkeenak baino gehiago".
Hori dela eta, murriztapenak kentzearen alde egin dute. EAEn oro har ezarritako neurriez gain, aipatutako herrietan neurri bereziak mantentzea ez dela beharrezkoa ondorioztatu ostean, ostalaritzako ordutegi eta jende kopuruari dagokienez EAE osorako agindutako neurriak izan beharko dituzte kontuan, baita maskaren erabilerari buruzkoak ere.
Horrela, Nekane Murga sailburuak bertan behera utzi du 2020ko uztailaren 21eko agindua, Eibarren, Tolosan eta Zarautzen jarraitu beharrekoeak jasotzen zituena, eta uztailaren 8ko eta 16ko aginduan jasotako neurri bereziei eutsi die. Bergarara eta Ermura zabaldu zuten, eta Ordizian bertan behera utzi zuten.