Gizartea -

KORONABIRUSA

21era igo dira Gasteizko Xixilu jatetxeko positiboak

Basurtuko Ospitalean atzo aztertutako 915 PCR datuetatik 81ek positibo eman dute.

Osasun-langile bat PCR probak egiten Donostian. Argazkia: EFE
Osasun-langile bat PCR probak egiten Donostian.
Osasun-langile bat PCR probak egiten Donostian. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak emandako datuek, foku posibleekin egiten ari diren behaketen arabera, Galdakaoko Muguru tabernarekin harremana duten positibo kopuruak seikoa izaten jarraitzen duela diote, 1.105 PCR egin eta gero. Gasteizko Xixilu jatetxearekin zerikusia duten positiboak atzemateko, berriz, 912 proba egin dira eta 21era igo da kutsatutako bezeroen kopurua.

Lasarteko eliztarren kongregazio batean 81 proba egin ziren atzo eta guztiek emaitza negatiboa izan zuten. Hasiera batean negatiboa zen emakume erlijioso batek sintomak izan ditu eta positiboa izatera pasa da.

Barrikako (Bizkaia) Golfo Norte ostalaritza-establezimendua ere itxi dute, bertako langileetako batek positibo eman ostean, sare sozialen bidez jakinarazi dutenez.

EAEn, 265 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 180 Bizkaian atzeman dituzte, 44 Gipuzkoan eta 35 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren sei pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Galdakao Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Koronabirusa