Gizartea -
Koronabirusa Bilbon
Aburtok familiako eta lagun arteko batzarrak ekiditea eskatu du
Bilboko alkateak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei, bai norbanako gisa eta baita kolektibo gisa ere, Bilbo bizitzen ari den kasuen gorakadari aurre egiteko beharrezkotzat jo baitu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, osasun arduradunek emandako aholkuak jarraitzearen garrantziaz aritu da gaur eta "familiako eta lagun arteko bilkurak" ez sustazeko eskatu die herritarrei, izan ere, "guztion artean irauli behar dugu egoera".
Aburtok arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei, bai norbanako gisa eta baita kolektibo gisa ere, Bilbo bizitzen ari den kasuen gorakadari aurre egiteko beharrezkotzat jo baitu. Alkateak gogoratu du "birusak gure artean" jarraitzen duela eta hil egiten duela, gainera, "besteak ere kutsatzeko" arriskua dagoela azpimarratu du.
Bilboko alkateak nabarmendu du, "osasun neurri guztiak bete eta segurtasun distantzia mantendu" behar direla.
Juan Mari Aburtok garrantzia berezia eman die familiako kideen eta lagunen arteko bilerak ez sustatzeari. Alkatearen hitzetan, "arduraz jokatu behar dugu", izan ere, "gure osasuna eta besteena dago jokoan".
"Ni kutsatuz gero, besteak kutsatu ditzaket eta haien bizitza eta oasasuna kolokan jarri dezaket", esanez amaitu du Aburtok.