Gizartea -

Galea lurmuturraren parean

Bizkaiko kostan hondoratutako ontzi bateko zortzi arrantzaleak erreskatatu dituzte

Itsasontziko tripulazioak erreskate zerbitzuei bart jakinarazi dienez, ontzia hondoratzen hasi da kroskoan egindako zulo batetik ura sartzen hasi zaienean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsas Salbamenduak Marhvin arrantza-ontziko zortzi tripulatzaileak erreskatatu ditu goizaldean Bizkaiko kostaldetik 53 miliara hondoratu ostean, Galea lurmuturraren parean. Ontzia Santoñakoa (Kantabria) zen.

Itsas Salbamenduko iturriek jakitera eman dutenez, itsasontziko tripulazioak 23:00ak aldera jakinarazi die erreskate zerbitzuei arrantza-ontzia hondoratzen ari zela kroskoan egindako zulo batetik ura sartzen ari zitzaielako, eta Salvamar Alcyone erreskate-ontzia bidali dute bertara.

Aurretik, Santoñan basea duen beste arrantza-ontzi bat (Nuevo Salvador Padre) bertaratu da hari laguntzeko, eta Marhvin ontziko bost tripulatzaile hartu ditu; beste hirurak ontzian sartzen ari zen ura ateratzen geratu dira.

Azken hiru arrantzale horiek ere ontzia utzi behar izan dute azkenean, eta Nuevo Salvador Padre ontzitik Itsas Salbamenduko ontzira eraman dituzte. Osasun egoera onean zeuden guztiak, eta gaur goizeko lehen orduan iritsi dira Santoñako portura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria