Gizartea -

Koronabirusa

Sintomarik gabeko zortzi positibo aurkitu dituzte Bilboko erresidentzia batean

Langile batek positibo eman ostean, Bizkaiko Foru Aldundiaren lantaldeak PCR probak egin zizkien langile eta egoiliar guztiei, eta zortzi kasu atzeman ditu adinekoen artean.

Adinekoak egoitza batean. Argazkia: EFE
Adinekoak egoitza batean.
Adinekoak egoitza batean. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiaren lantaldeak zortzi positibo aurkitu ditu azken egunetan Bilboko adinekoen egoitza bateko egoiliarren artean. Zenbait langile isolatu dituzte, positibo eman ostean.

Foru Aldundiak ez du eman egoitzaren izena. Bisitak bertan behera utzi ditu.

Esan duenez, normaltasun berrian 3.000 PCR probatik gora egin ditu Aldundiaren talde honek.

Azken egunetan, prebentziozko proba hauek egin dira kasu positibo asko egon diren tokietan. Ondorioz, positibo bat aurkitu dute Bilboko erresidentzia batean, langile batean, eta horrek “erantzun azkarreko” prozesua aktibatu zuen.

Modu horretan, zortzi positibo atzeman dituzte egoiliarren artean, solairu berean. Egoitzako langile (150) eta egoiliar (74) guztiei egin dizkiete probak.

Ondorioz, sintomarik ez duten zortzi adinekoak Birjinetxe Laguntza Zentrora eraman dituzte, eta positibo eman duten langileak isolatu dituzte.

Kasu horietan, Bizkaiko Foru Aldundiak egoitzen zatiak banandu eta isolatu ditu, birusa zabaldu dadin ekiditeko eta sektore desberdinetako pertsonen arteko harremanak murrizteko.

Gainera, zentro honetan bisitak bertan behera geratu dira, eta bideodeiak edo antzeko sistema telematikoak erabiliko dituzte. Zenbait kasu berezitan bisitak onartuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia