Gizartea -
Koronabirusa
Schengen eremutik Hego Euskal Herrira bidaiatzeko debekuak eta mugak
Schengen eremuko estatu gehienek Espainiara ez bidaiatzea gomendatzen dute, eta batzuek Nafarroako Foru Erkidegoa edota Euskal Autonomia Erkidegoa ere aipatzen dituzte.
Agentzia | Erredakzioa
Schengen Hitzarmena sinatutako ia estatu gehienek Espainiara edo zenbait lurraldetara, tartean Hego Euskal Herrira, ez bidaiatzea gomendatzen dute. Batzuek, gainera, bertatik heldutako bidaiarien sarrera kontrolatzen dute.
Hona hemen Schengen espazioko edo Europako zenbait estatuk emandako gomendioak eta ezarritako mugak:
Alemania
Nafarroara, Aragoira eta Kataluniara ez bidaiatzea gomendatzen du, “arrisku eremuak” direlako, eta koarentena edo PCR proba baten emaitza negatiboa aurkeztea eskatzen du.
Austria
PCR proba baten emaitza negatiboa edo 10 eguneko koarentena eskatzen du Espainiarako, Kanariak eta Balearrak kenduta.
Belgika
Nafarroara, Aragoira, Bartzelonara eta Lleidara bidaiatzea, debekatuta.
EAE, Madril, Girona, Tarragona, Errioxa, Soria, Guadalajara, Castello, Valentzia, Murtzia, Almeria eta Balearretatik datozen bidaiariei proba bat eta koarentena egitea gomendatzen die.
Bulgaria
Ez dago mugarik Schengen estatuentzat.
Zipre
PCR proba baten emaitza negatiboa aurkeztera behartuta daude Espainia, Frantzia, Italia, Herbehereak, Erresuma Batua eta Greziatik datozen bidaiariak.
Kroazia
Txekiar Errepublika, Andorra, Danimarka, Norvegia, Polonia, Portugal, Estonia eta Maltara ez bidaiatzea gomendatzen du, eta Espainiara eta EBko beste estatuetara beharrezkoa bada ez joatea ere.
Danimarka
Espainia, Andorra, Luxenburgo, Errumania eta Bulgariara ez joatea gomendatzen du, eta bertatik datozenei sarrera debekatzen die, salbuespenekin.
Eslovakia
Espainia “arrisku txikiko” estatutzat hartzen du, baina Nafarroa, Aragoi eta Kataluniara doazenentzat gomendioak egiten ditu.
Eslovenia
Derrigorrezko berrogeialdia EAE, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniatik datozen bidaiarientzat.
Estonia
Derrigorrezko berrogeialdia Espainia, Austria, Belgika, Frantzia, Malta, Monako eta Txekiar Errepublikatik.
Finlandia
Ez bidaiatzea gomendatzen du, eta Espainia, Frantzia, Austria, Eslovenia, Belgika, Herbehereak eta Andorratik itzultzen ari direnak koarentena egitera behartzen ditu.
Frantzia
Ez dago Frantziara sartzeko mugarik, “elkarrekikotasunagatik ez bada”. Hala ere, ez bidaiatzea eta PCR proba bat egitea gomendatzen du Katalunia eta Aragoitik itzultzean.
Irlanda
Koarentena derrigorrezkoa da, “zerrenda berde” batean dauden estatuetatik etorritakoak izan ezik. Espainia ez dago zerrenda horretan.
Letonia
Derrigorrezko koarentena, ez bidaiatzeko gomendioa eta Espainia, Luxenburgo, Errumania, Andorra, Bulgaria, Belgika, Suedia, Portugal eta Maltarekiko aire bidezko konexioak, bertan behera.
Luxenburgo
Ez dago mugarik.
Herbehereak
Beharrezkoak diren bidaiak baino ez egitea gomendatzen du, eta Bartzelona eta ingurutik, Sagriatik, Figueresetik eta Vilafrancetik itzultzean koarentena egitea derrigorrezkoa da. Espainiako gainontzeko lurraldean arreta eskatzen dute.
Polonia
Momentuz ez dago mugarik edo gomendiorik, baina aztertzen ari dira.
Portugal
Mugarik ez.
Erresuma Batua
Ez bidaiatzea gomendatzen du, eta herrialde gehienetatik datozenei koarentena ezartzen die.
Errumania
Ez dago mugarik Europar Batasunerako, soilik Luxenburgorako.
Suedia
Ez dago mugarik EBtik datozen bidaiarientzat.
Suitza
Luxenburgo, Errumania eta Espainiatik (Kanariak eta Balearrak kenduta) datozenek berrogeialdia egin behar dute.