Gizartea -
KORONABIRUSA
Bi balizko foku ikertzen ari dira Gasteizen, diskoteka batean eta jatetxe batean
Kilimanjaro diskoteka eta Xixilu jatetxeetan, hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzak PCR probak egingo dizkie, asteburu honetan, bertan izan diren bezeroei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila balizko koronabiruseko bi foku ari da ikertzen Gasteizen, Kilimanjaro diskotekari eta Xixilu jatetxeari lotuta, hain zuzen ere. Horregatik, bi toki horietan berriki data jakin batzuean izan diren herritarrei eskatu die asteburu honetan PCR proba egitera joan daitezela.
Kilimanjaro diskotekaren kasuan, eskaria da azken 22 egunotan lokal hori bisitatu dutenentzat egin dute. Osasun Sailak zehaztu duenez, uztailaren 17tik abuztuaren 6ra Domingo Beltran kaleko diskoteka horretan egon zirenek egin behar dute proba.
Egun horietan diskotekan egon ziren bezeroek, larunbatean edo igandean (09:00etatik 14:00etara), Gasteizko Alde Zaharreko osasun-zentrora joan behar dute, edo dagokien anbulatorioarekin harremanetan jarri, aurrez hitzordua eskatzeko, PCR bat egin ahal izateko.
Bezero horiek, proba egite aldera, osasun-zentroarekin jar daitezke harremanetan, 945 00 75 00 telefonoari deituz, hitzordua adosteko. Arabako Unibertsitate Ospitalean egingo dituzte PCR probak, Kanpo Kontsultetan, larunbatean eta igandean.
Asteazkenean, Ertzaintzak jatetxe hori itxi zuen; izan ere, Osasun Sailak baieztatu zuenez, langile batek positibo eman zuen. Jatetxean zeuden dozenaka bezero identifikatu zituzten, protokoloak ezarri bezala.