Gizartea -

Gipuzkoa

40 pertsona etxetik atera dituzte Donostian, sute baten ondorioz

Gainera, bi pertsona ospitaleratu dituzte. Ignacio Ugarte plazan dagoen garaje komunitario batean piztu da sua. Eraikinetik atera dituzten bizilagunak 05:00ak aldera itzuli ahal izan dira etxera.

Ignacio Ugarte plazan dagoen garaje komunitario batean piztu da sua. Argazkia: Google Maps
Ignacio Ugarte plazan dagoen garaje komunitario batean piztu da sua.
Ignacio Ugarte plazan dagoen garaje komunitario batean piztu da sua. Argazkia: Google Maps

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako etxebizitza bateko garaje komunitario batean goizaldean izandako sute baten ondorioz 40 bizilagun etxetik atera behar izan dituzte, eta horietako bi ospitalera eraman dituzte, kea arnastuta, Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Hain zuzen ere, 02:40 aldera piztu da sua, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta. Suak, Donostiako Ignacio Ugarte plazan dagoen garaje komunitario bateko lau auto eta ziklomotor bat kaltetu ditu.

Inguruan sortutako kearen ondorioz,  40 bizilagun etxetik atera behar izan dituzte, prebentzioagatik eta segurtasunagatik. Horietako bi Donostia Ospitalera eraman dituzte, kea arnastu ondoren.

Suhiltzaileak tokira hurbildu dira, eta sua itzali dute. Ondoren, aireztapen-lanak egin dituzte kaltetutako garajean. Eraikinetik atera dituzten bizilagunak 05:00ak aldera itzuli ahal izan dira etxera, Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak