Gizartea -

KORONABIRUSA

Oraingoz, negatibo eman dute Erandiogoikoako batzokiko fokuko proba guztiek

Atzo 265 PCR proba egin zituzten Urdulizko ospitalean, eta 46 Basurtukoan. 101 probaren emaitzak jaso dituzte, eta guztiak dira negatiboak.

Jendea PCR probak egiten. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Jendea PCR probak egiten
Jendea PCR probak egiten. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzoko egunean, 265 PCR proba egin ziren Urdulizko ospitalean, Erandiogoikoako batzokiko bezeroen artean egiten ari diren behaketaren harira. Oraingoz, 101 probaren emaitzak jaso dituzte, eta guztiak dira negatiboak. Gaur 273 pertsona daude deituta proba egitera.

Basurtuko ospitalean, bestalde, fokuarekin zuzenean lotutako 46 PCR proba egin ziren; guztiek emaitza negatiboa izan zuten. Gainera, Fever diskotekaren fokuarekin lotutako 59 PCR proba egin ziren, 12 emaitza positiborekin. Atzo karpan egindako gainerako probak ez daude inongo fokurekin lotuta. Gaurko, 153 pertsona daude deituta.

EAEn, 241 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 155 Bizkaian atzeman dituzte, 26 Gipuzkoan eta 58 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bi pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Azken zazpi egunetan bi pertsona hil dira COVID-19aren eraginez, eta 1.629 dira jada pandemia hasi zenetik hil direnak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Jatetxeak Tabernak Koronabirusa