Gizartea -

KORONABIRUSA

165 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako 123 Bizkaian

Halaber, positibo berrietako 25 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 14 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren hiru pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean. Argazkia: EFE
Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean.
Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 165 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 123 Bizkaian atzeman dituzte, 25 Gipuzkoan eta 14 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren hiru pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Horrez gain, gaitza atzemateko 4.303 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Arrasate (bat), Donostia (bederatzi), Eibar (bat), Elgobair (hiru), Getaria (bat), Irun (bat), Irura (bat), Lazkao (bat), Mendaro (bat), Oñati (bi), Zaldibia (bi) eta Zarautz (bi).

Bizkaian: Zornotza (hiru), Barakaldo (10), Basauri (bost), Bilbo (73), Durango (bi), Elorrio (bat), Erandio (bi), Ermua (bi), Etxebarri (bat), Galdakao (lau), Gernika-Lumo (bat), Getxo (lau), Markina-Xemein (bat), Muxika (bat), Portugalete (bat), Santurtzi (bat), Sestao (zazpi), Ugao-Miraballes (bat) eta Trapagaran (hiru).

Araban: Laudio (bi) eta Gasteiz (12).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 71 emakumeak dira eta 94 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 59 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 20 eta 29 urte bitartean dituzte (33 kasu).

COVID-19a duten beste 13 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 28 euskal herritar 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 11 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 30 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 17k 50-59 urte bitartean, 17k 60-69 urte bitartean eta beste 16k 70 urtetik gora.

1,2 da gaurko R0 indizea (atzo 1,24 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun lau pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko prentsaurrekoan emandako datuen arabera.

59 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan

Bestalde, Nafarroan 59 koronabirus kasu gehiago atzeman zituzten atzo, eta hiru pertsona ospitaleratu behar izan zituzten infekzio horren ondorioz. Foru Erkidegoan % 11 egin du gora azken astean egindako PCR kopurua, eta gaitza atzemateko detekzio-proba gehien egiten dituen bigarren autonomia erkidegoa da (169,3 proba 1.000 biztanleko), EAEren atzetik bakarrik (175,9 proba 1.000 biztanleko).

Nafarroan baieztatutako positiboak zonaldeka aztertuta, Iruñeko Osasun Arloak positiboen % 78 biltzen ditu, eta Tuterako Osasun Arloak, berriz, % 16. Gainerakoak Foru Komunitateko hainbat eremutan banatuta daude. Lizarrako Osasun Arloak, esaterako, orain arte atzemandako positibo guztien % 2 biltzen ditu.

Adinari dagokionez, gazteak dira gehien kutsatzen direnak, eta kutsatu berrien batez besteko adina 33,7 urte da. Izan ere, kutsatu gehienek 15 eta 29 urte bitartean dituzte (% 36), eta, jarraian, 30-44 urte (% 27).

Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik, atzo hiru pertsona gehiago ospitaleratu behar izan zituzten Nafarroan, COVID-19aren ondorioz. Dena dela, azken orduetan ez da inor hil koronabirusaren eraginez. Pandemia hasi zenetik, beraz, Foru Erkidegoan 529 heriotza izan dira gztira.

Nafarroako ospitale sare publikoan 43 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta COVID-19arekin; horietako hiru zainketa intentsiboetako unitateetan daude, eta beste bost etxean. Gainerakoak, 35 gaixo, ospitaleetako ohiko geletan daude.

Detekzio goiztiarreko sistemari eta positiboen kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.266 PCR egin zituzten atzo osasun sare publikoan. Hala, dagoeneko 6.957 pertsona kutsatu dira Nafarroan, atzoko datuak gehituz gero.

Bestalde, azken orduetan ez dute positibo berririk atzeman Zangozan. Gobernuak eta Udalak hainbat neurri adostu dituzte, eremu publikoei, hezkuntzari, aisialdiari, egoitzei eta gaueko aisialdiko ordutegiei dagokienez, koronabirusa zabaltzea saihesteko helburuarekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Osasun albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Nafarroako Osasun Zerbitzua