Gizartea -

KORONABIRUSA

156 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako gehienak Bizkaian

Hain zuzen ere, positibo berrietako 105 Bizkaian atzeman dituzte, 29 Gipuzkoan eta 20 Araban. Atzo, gaitza atzemateko 2.476 PCR egin zituzten EAEn, Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean. Argazkia: EFE
Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean.
Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn 156 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 105 Bizkaian atzeman dituzte, 29 Gipuzkoan eta 20 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bi pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Horrez gain, gaitza atzemateko 2.476 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Andoain (1), Azkoitia (1), Azpeitia (1), Donostia (2), Eibar (4), Elgoibar (3), Errenteria (1), Getaria (4), Hernani (1), Hondarribia (1), Irun (1), Lasarte-Oria (1), Lezo (1), Mutriku (1), Oñati (1), Pasaia (1) eta Zarautz (4).

Bizkaian: Abanto Zierbena (1), Barakaldo (10), Basauri (5), Bedia (2), Bilbo (48), Durango (3), Elorrio (1), Erandio (3), Ermua (3), Getxo (2), Gueñes (1), Leioa (3), Lekeitio (1), Morga (2), Muskiz (1), Portugalete (5), Santurtzi (5), Sestao (3), Sopela (3), Zaldibar (2) eta Zamudio (1).

Araban: Amurrio (1), Artziniega (1) eta Gasteiz (20).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 72 emakumeak dira eta 84 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 59 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 20 eta 29 urte bitartean dituzte (35 kasu).

Covid-19a duten beste 16 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 25 euskal herritar 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako bederatzi kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 25 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 17k 50-59 urte bitartean, 11k 60-69 urte bitartean eta beste 18k 70 urtetik gora.

1,24 da gaurko R0 indizea (atzo bezala).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun bost pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.

78 kasu gehiago eta ospitaleratu bat, Nafarroan

Nafarroan, igandean COVID-19ko 78 kasu berri atzeman zituzten, eta herritar bat ospitaleratu zuten, Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutuak emandako datuen arabera.

Ez da koronabirusarekin lotutako hildakorik izan, eta 42 herritar daude ospitaleratuta; beraz, ospitaleetan, egoerak egonkor jarraitzen du, Foru Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez.

Iruñeko osasun-eremuan atzeman dituzte beste inon baino positibo gehiago; hain zuzen ere, % 64. Tuterako osasun-eremuan positiboen % 12 detektatu dituzte, eta Lizarrakoan % 4.

Adinari dagokionez, positibo gehienak gazteenak dira. Batezbesteko adina 33 urtekoa da; hori bai, larunbateko datuekin alderatuta, 15-30 urte bitarteko tartean kutsadura gutxiago izan dira (% 28 dira), eta 30-55 urte arteko tartea da handiena, kasuen % 45ekin. 65 urtetik gorakoak, igandeko positiboekin lotuta, % 4 dira.

Igandean, herritar bat ospitaleratu dute Nafarroan, COVID-19agatik, eta ez da hildakorik izan. Pandemia hasi zenetik, guztira, 529 lagun hil dira Foru Erkidegoan. Nafarroan, 42 lagun daude ospitaleratuta, COVID-19agatik, sare publikoan. Horietako hiru zainketa intentsiboetako unitatean daude, eta beste bost etxez etxeko ospitalizazioan. Gainerakoa, 34 gaixo, gelan daude. 42ek eman dute positibo PCR proba batean, nahiz eta COVID-19a ez izan ospitaleratzeko arrazoi nagusia.

Igandean, sare publikoan, 873 PCR proba egin zituzten. Guztira, igandeko kasuak zenbatuta, 6.898 kasu izan dira, orain arte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Osasun albisteak gaur Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea gaur