Gizartea -

COVID-19

255 positibo gehiago atzeman dituzte azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian

Horietatik 200 EAEn izan dira (29 Araban, 128 Bizkaian, 41 Gipuzkoan, eta 2 kasu Euskaditik kanpo bizi diren personetan), eta gainerako 55, Nafarroan.

Koronabirusa atzemateko pertsona bat lanean, laborategian. Argazkia: EFE
Koronabirusa atzemateko pertsona bat lanean, laborategian
Kutsatu kopuruak goraka jarraitzen du EAE osoan

1:44

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako azken datuen arabera. Ostiral honetan 3.862 PCR proba egin dira, eta haietatik, 200 positiboak izan dira.

Lurraldeka, 29 kasu izan dira Araban, 128 Bizkaian, 41 Gipuzkoan, eta 2 kasu Euskaditik kanpo bizi diren personetan.

Atzo, guztira 234 PCR egin dira Bilboko Back&Stage diskotekarekin lotutako baheketa lanetan. 12 kasu positibo antzeman dira, eta beste positibo bat langile batean. Gaur 115 persona eskatu dute PCR proba egitea. 

Ospitaleratzeak, udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.

Nafarroa

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan 55 COVID-19 kasu positibo gehiago atzeman dituzte Foru Erkidegoan, eta lau ospitaleratze gehiago izan dira. Guztira, 1.559 PCR proba egin dituzte osasun sare publikoan.

Aurreko egunetan bezala, kasu gehienak ( % 70) Iruñean eta Iruñerrian izan dira, eta 15 eta 30 arteko adin-tarteak gora egin du (% 46) eta, generoari erreparatuta, % 56 gizonezko dira eta % 44, berriz, emakumezko.

Atzo ez zen hildakorik izan, beraz, pandemia hasi zenetik 529 dira Nafarroan hildako lagunak. 36 lagunek jarraitzen dute ospitaleratuta, horietako hiru Zaintza Intentsiboko Unitatean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea