Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak 239 PCR proba egin ditu Back&Stage diskotekan egon zirenen artean

Osakidetza probak egiten ari die Bilboko diskoteka horretan egon ziren pertsona guztiei. Horretarako, karpa bat jarri dute Basurtuko ospitalearen ondoan.

PCR proba egin beharko dute hilaren 18an Bilboko Back&Stage diskotekan egon zirenek. Argazkia: EFE
PCR proba egin beharko dute hilaren 18an Bilboko Back&Stage diskotekan egon zirenek
Uztailaren 18an Back&Stage aretoan egon zirenei PCR probak egiten hasi dira

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza 239 PCR proba egin ditu, ostiral honetan, uztailaren 18an Bilboko Back&Stage diskotekan egon ziren pertsonen artean.

Basurtuko ospitalean gaur ezarri duten karpa batean egin ditu PCR proba guztiak Osakidetzak.

Aurretik, baina, hitzordua eskatu beharko dute proba egin nahi dutenek, 94 600 66 66 telefono zenbakira deituta.

Osakidetzaren aginduari jarraituz, covid-19aren sintomaren bat dutenek (sukarra, arnasteko zailtasunak, usaimen arazoak, eztarriko mina) osasun zentrora deitu eta etxean geratu beharko dute, bakartuta.

Osasun Sailak lasaitasun mezua helarazi du, neurriak "badaezpadakoak" direla argi utzita.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak nahitaezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Tabernak Koronabirusa