Gizartea -

KORONABIRUSA

123 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn azken orduetan

Kasu berrietako 62 Bizkaian atzeman dituzte, 46 Gipuzkoan eta 13 Araban. Horrez gain, Nafarroan 39 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte.

Osasun arloko langile bat, adin txikiko bati PCR proba egiten. Argazkia: EFE
Osasun arloko langile bat, adin txikiko bati PCR proba egiten.
Osasun arloko langile bat, adin txikiko bati PCR proba egiten. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 123 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 62 Bizkaian atzeman dituzte, 46 Gipuzkoan eta 13 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bi pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Azken zazpi egunetan pertsona bat hil da COVID-19aren eraginez.

Horrez gain, gaitza atzemateko 4.849 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Arrasate (sei), Donostia (bederatzi), Eibar (14), Elgoibar (lau), Getaria (bi), Mutriku (bat), Orio (bat), Pasaia (bat), Soraluze (bat), Tolosa (bat), Zarautz (bost) eta Zizurkil (bat).

Bizkaian: Abadiño (bat), Zornotza (bat), Barakaldo (12), Basauri (bi), Berango (bat), Bermeo (bat), Bilbo (15), Erandio (bat), Ermua (bi), Galdakao (bat), Getxo (bost), Ispaster (bat), Markina-Xemein (bat), Morga (bat), Mungia (bat), Ondarroa (sei), Ortuella (bat), Portugalete (bat), Santurtzi (hiru), Sestao (hiru), Sondika (bat) eta Zaldibar (bat).

Araban: Laudio (bat) eta Gasteiz (12).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 59 emakumeak dira eta 64 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 59 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 40 eta 49 urte bitartean dituzte (25 kasu).

COVID-19a duten beste 14 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 22 euskal herritar 20 eta 29 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 13 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 22 pertsonek 30 eta 39 urte bitartean dituztela, beste 16k 50-59 urte bitartean, lauk 60-69 urte bitartean eta beste zazpik 70 urtetik gora

1,06 da gaurko R0 indizea (aldaketarik gabe).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun lau pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko prentsa oharrean emandako datuen arabera.

39 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan

Bestalde, Nafarroan 39 kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan. Positibo gehienak (% 60 inguru) Iruñean eta eskualdean baieztatu dituzte, eta kutsatu gehienek (% 40 inguru) 15 eta 30 urte bitartean dituzt. Dena dela, aurreko asteekin alderatuta behera egin dute intzidentzia-mailek, Foru Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Gaur egun, 37 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusaren eraginez, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean. Astearte honetan ez da hildakorik izan; beraz, pandemia hasi zenetik 529 pertsona hil dira.

Horrez gain, dagoeneko 6.526 pertsona kutsatu dira Nafarroan, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak asteazken honetan emandako datuen arabera.

Bestalde, asteartean, gaitza atzemateko 1.524 PCR proba egin zituzten Foru Erkidegoan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Osasun albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea gaur