Gizartea -

Koronabirusa

Urkulluk kezka helarazi dio Erresuma Batuari berrogeialdia derrigortzeagatik

Enbaxadoreak jarduneko lehendakariari erantzun dio Erresuma Batuak ez duela kontuan hartu koronabirusak ez diela berdin eragiten erkidego guztiei.

Bartzelonako aireportua. Argazkia: Efe
Bartzelonako aireportua. Argazkia: Efe
Bartzelonako aireportua. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak Hugh Elliot Erresuma Batuko enbaxadoreari jakinarazi dio kezkatuta dagoela Espainiako Estatutik doazen bidaiariei ezarritako berrogeialdiagatik, autonomientzat izan dezakeen eragin dela eta, alde batera uzten baitu birusak horietako bakoitzean duen eragina.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaileak atzo Urkulluk eta Elliotek izan zuten telefono bidezko elkarrizketaren berri eman du. Azaldu duenez, bertan lehendakariak diplomatikoari helarazi zion erabaki horrek EAEn izan dezakeen eraginaz harago, Erresuma Batuak ez duela kontuan hartu koronabirusak ez diela berdin eragiten erkidego guztiei.

"Ez zaigu zuzena iruditzen autonomia-erkidego guztietan egoera epidemiologikoki berdina dela pentsatzea", adierazi du.

Haren ustez, "agerikoa" da egoera "desberdina" dela eta osasun publikoaren kudeaketa ere "modu deszentralizatuan" egiten ari dela. "Bereizketarik gabe hartutako erabakia da, autonomia-erkidego guztiak egoera berean daudela ziurtzat ematen duena, eta ez du oinarri objektiborik eta zentzuzkorik", gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Erresuma Batua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa