Gizartea -

Koronabirusa

Hernaniko eraikin bateko biztanleak konfinatu dituzte hainbat positibo atzeman ostean

Urumea ikastolatik gertu dagoen eraikinean bizi diren 37 pertsonei PRC proba egin diete.

Hernanin konfinatutako eraikina. Irudia: EiTB.
Hernanin konfinatutako eraikina. Irudia: EiTB.
10 familia etxetik atera ezinik daude Hernanin

1:28

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hernaniko (Gipuzkoa) Oarso kaleko eraikin bateko biztanleak konfinatu dituzte, hainbat positibo atzeman ondoren, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera hartu dute neurria, "eraikin horretan bizi diren bizilagunak kutsatuta ote dauden jakiteko". Ildo horretatik, bizilagunek haien etxeetan egon beharko dute PCR proben emaitza jakin arte.

Urumea ikastolatik gertu dagoen eraikinean bizi diren 37 pertsonei PCR proba egin diete..

"Emaitzen araberako neurriak hartuko dira jarraian", azaldu du Udalak.

Hala, herritarrei "lasaitasunez eta arduraz" joka dezaten eskatu die, egoera profesionalen esku baitago, eta "beharren arabera informatuta eta hartu beharreko neurriak jakinaraziko baitzaizkie".

Nekane Murgak, jarduneko Osasun sailburuak, xehetasun gehiago eman ditu Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. EAEko pandemiaren datuak eguneratzeko agerraldian azaldu du "10 familiatako etxebizitza-bloke batean bizi diren hainbat familiatako kideak" direla kutsatutakoak.

Ildo horretatik, ez daudela konfinatuta azpimarratu du, "PCR proben emaitzaren zain baizik".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa