Gizartea -

Istripu larria Nafarroan

Motozale bat hil da Luzaiden, errepideko bazter-babesean harrapatuta

Ezbeharra 16:09 aldera gertatu da. Gizona artatu dute, baina bertan hil egin da.

Motozale bat hil da Luzaiden (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Motozale bat hil da Luzaiden (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Motozale bat hil da Luzaiden (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko motozale bat hil da arratsaldean, Luzaiden (Nafarroan), N-135 errepidean. Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, istripua 16:09 aldera gertatu da.

Luzaideko errepidearen bazter-babesean motor-gidaria zintzilik geratu da, eta larrialdi zerbitzuei abisua eman diete.

Luzaideko suhiltzaile boluntarioak heltzen aurrenak izan dira. Motorzalearen gorpua errepidera igotzea lortu dute.

Gutxi geroago Auritzeko suhiltzaileak bertaratu dira, baita anbulantzia eta Nafarroako Gobernuaren helikopteroa ere.

Gizona artatu dute, baina bertan hil egin da. Foruzaingoak ikerketa abiatu du.

Gainera, 68 urteko emakume bat larri zauritu da AP-15 errepidean, Puiu parean, izan den trafiko istripuan.

Auto-ilarak A-1 autobian

Bestalde, A-1 autobia ordu eta erdiz itxi behar izan dute arratsaldean, Donemiliagan (Araba), Irungo noranzkoan. Hiru pertsona zauritu dira istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharrean auto, kamioi eta motor batek elkar jo dute, Irungo noranzkoan. Istripua 17:00ak aldera gertatu da.

Motozalea eta autoko bi bidaiariak zauritu dira. Autobiaren Irungo noranzkoa itxi behar izan dute, eta 4 kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak